Gas naturalari buruzko legea

2013ko urtarrilaren 1etik aurrera gas naturalaren gaineko zerga berri bat aplikatuko da zure fakturan, Energia Jasangarritasunerako Neurri Fiskalei buruzko abenduaren 27ko 15/2012 Legeari [PDF] jarraikiz.

Lege honen helburua zerga-sistema harmonizatzea da, eraginkorrago eta ingurumenarekin eta jasangarritasunarekin errezpetuzkoagoa den erabileraz, gure baliabide naturalak zaintzeko neurri gisa. Lege honen bidez, aldatu egiten dira gas naturalaren gaineko hidrokarburoen zergaren zerga-tipoak.

Gas naturalaren lege berriari buruzko ohiko galderak.

Zerga berri horrek gas naturalaren mota guztietako kontsumitzaileei eragiten die, etxekoei zein profesionalei, gasaren edozein merkaturatzailerenei.

2013ko urtarrilaren 1etik aurrera, gas naturalaren fakturetan zerga berri hori sartu da, Fakturazioa atalean. Urtarrilaren 1etik aurrera egindako kontsumoei besterik ez zaie aplikatuko. Beraz, jasotako fakturetan 2012ko kontsumoak sartuko balira, zerga berria 2013an egindako kontsumoari bakarrik aplikatuko litzaioke.

Zerga honen zenbatekoa gas-kontsumoaren erabilera motaren araberakoa da:

  • Etxeko erabilerarako kontsumoei zerga orokor hau ezarriko zaie: 0,65 €/gigajulio (0,00234 €/kWh-ren baliokidea).
  • Erabilera profesionalerako kontsumoei zergaren tasa murriztua ezarriko zaie: 0,15 €/gigajulio (0,00054 €/kWh-ren baliokidea), betiere behar bezala egiaztatzen bada eta gas naturala elektrizitatea sortzeko eta kogeneratzeko prozesuetan erabiltzen ez bada.

Egiten den gas-kontsumoa erabilera profesionalerako bada, bezeroak 0,15 €/gigajulio zergaren tasa murriztua jaso dezake (0,00054 €/kWh)

Horretarako, behar bezala egiaztatu beharko da, gasa merkaturatzen duen enpresari honako agiri hauek bidalita:


Dokumentazio guztia bildu ondoren, hainbat modutan entregatu ahal izango da:

Informazio gehiago edo kontsultak, Bezeroaren Arretarako telefonoan (900 225 235) edo clientes@tuiberdrola.es helbide elektronikoan.