Zerga Elektrikoaren salbuespena:

Azaroaren 27ko 28/2014 Legeak [PDF] ezartzen duenez, 2015eko urtarrilaren 1etik aurrera, bezeroek erabiltzen duten energia elektrikoa Zerga Elektrikoaren Oinarriaren %85eko murrizketarako eskubidea izan lezakete:

  • Murrizketa kimikoa eta prozesu elektrolitikoak.
  • Prozesu mineralogikoak. Prozesu mineralogikotzat joko dira Europar Parlamentu eta Kontseiluaren 2006ko abenduaren 20ko 1893/2006 Araudiko (EE) 23. dibisioan sailkaturikoak, zeinaren bidez jarduera ekonomikoen NACE 2. Berrikuspena izendegi estatistikoa ezartzen baita, eta zeinaren bidez Kontseiluaren 3037/90 zk.dun Araudia (EEE) eta EEren alderdi estatistiko zehatzi buruzko zenbait Araudi aldarazten baitira.
  • Prozesu metalurgikoak. Prozesu metalurgikotzat joko dira metala ekoizteari dagozkionak, baita hura prestatzeari dagozkionak ere, baita, produktu metalikoen ekoizpenaren barruan, forja, prentsa, trokelatu eta luzatze-piezak, eraztun laminatuak eta hauts-mineralezko produktuak ekoiztea ere, eta gainazalen tratamendua eta urtze-, berotze-, kontserbazio-, distentsio- edo bestelako termotratamenduak ere.
  • Industria-jarduerak, zeinen elektrizitatearen kontsumoak produktu baten kostuaren ehuneko 50 baino gehiagoa baitakar.
    Helburu hauetarako, produktu baten kostua ondasunen eta zerbitzuen erosketaren batura gehi lan-eskuaren kostuak gehi kapital finkoaren kontsumoaren batura gisa definitzen da.
    Kostua unitate bakoitzeko kalkulatzen da, batez beste. Elektrizitatearen kostua elektrizitatearen benetako erosketa-balioa bezala definitzen da, edo elektrizitate-ekoizpenaren kostua bezala, enpresan bertan sortzen bada, zergak guztiak barne, BEZ kengarria salbu.
  • Nekazaritzako ureztaketak.
  • Industria-jarduerak, zeinen erosketek edo elektrizitatearen kontsumoak ekoizpenaren balioaren ehuneko 5 gutxienez baitakar. Helburu hauetarako, zera ulertuko da:
    • Elektrizitate-erosketak edo -kontsumoa: eskuratutako edo kontsumitutako energia elektrikoaren benetako kostua, zerga guztiak barne, BEZ kengarria salbu.
    • Ekoizpenaren balioa: negozio-zifraren zenbatekoak osatuko du, abian den izakinen eta amaitutako produktuen aldakuntza gehituta.
      Helburu hauetarako, produktu baten kostua ondasunen eta zerbitzuen erosketaren batura gehi lan-eskuaren kostuak gehi kapital finkoaren kontsumoaren batura gisa definitzen da. Kostua unitate bakoitzeko kalkulatzen da, batez beste.
      Elektrizitatearen kostua elektrizitatearen benetako erosketa-balioa bezala definitzen da, edo elektrizitate-ekoizpenaren kostua bezala, enpresan bertan sortzen bada.

Gainera, salbuetsi egingo da:

  1. Harreman diplomatiko edo kontsularren esparruan hornitutako energia elektrikoa.
  2. Espainian hala aitortzen diren nazioarteko erakundeei eta erakunde horietako kideei hornitutako energia elektrikoa, erakunde horien nazioarteko eraketa-hitzarmenetan edo egoitza-hitzarmenetan ezartzen diren baldintzetan eta mugen barruan.
  3. Espainia ez den eta Ipar Atlantikoko Tratatuko kide den beste herrialde bateko indar armatuei edo bere zerbitzura dauden langileei edo bere jantoki eta kantinetako langile zibilei hornitutako energia elektrikoa.
  4. Hirugarren herrialdeekin edo nazioarteko erakundeekin adostutako hitzarmen baten esparruan hornitutako energia elektrikoa, beti ere hitzarmen hori onetsi edo baimentzen bada Balio Erantsiaren gaineko Zergaren salbuespenari dagokionez.
  5. Erretribuzio erregimen espezifikoari atxikitako energia elektrikoa ekoizteko instalazioetako titularrek kontsumitutako energia elektrikoa, sektoreko legediari jarraikiz.
  6. Erregai-pilek sortuta hornitutako energia elektrikoa.
  7. Jarduera horiek bakarrik burutzeko garraio elektrikoaren ekoizpen, garraio eta banaketa-instalazioetan kontsumitutako energia elektrikoa.

Bestalde 2014ko abenduaren 19ko 1074/2014 Errege Dekretuak [PDF] eta 2014ko abenduaren 29ko HAP/2489/2014 Aginduak [PDF] ezartzen dute 28/2014 Legean jasotako salbuespen eta murrizketen onuradunek Zerga Administrazioko Estatu Administrazioko Estatu Agentziako Zerga Berezien Bulego Kudeatzailearen lurralde-erregistroan inskribatzeko eskatu beharko dutela, edo Foru Aldundi eskuduneko Zerga Berezien Departamentuan, baldin eta bere establezimendua Euskal Autonomia Erkidegoan edo Nafarroako Gobernuan, Estatuko Ogasunean edo Foru Aldundietan badago.

Tramite guztiak osatu dituzunean, egoki den Zerga Administrazioak izena emateko txartel bat emango dizu; bertan, instalazio bakoitzerako, HPKUa, aplikatzeko data, EIK (Elektrizitatearen Identifikazio Kodea), instalazioaren titularra identifikatzeko informazioa eta, hala badagokio, zerga-onuraren xede den jardueran erabili beharreko elektrizitatearen ehunekoa agertuko dira.

Ohiko galderak

Lurralde Erregistroko Inskripzio Txartelaren kopia bat bidali behar diozu Iberdrolari, Elektrizitatearen Identifikazio Kodearekin (EIK).

Izen-ematea zure saltokia kokatzen den tokiari dagokion Zerga Administrazioaren Estatuko Agentziaren Zerga Berezien Gestio Bulegoan eskatu behar duzu, edo eskumena duen Foru Diputazioaren Zerga Berezien Sailean zure saltokia Euskadin kokatuta badago edo Nafarroako Gobernuan, Estatuko Ogasunean edo Foru Aldundietan. Tramite guztiak osatu dituzunean, egoki den Zerga Administrazioak izena emateko txartel bat emango dizu; bertan, instalazio bakoitzerako, HPKUa, aplikatzeko data, EIK (Elektrizitatearen Identifikazio Kodea), instalazioaren titularra identifikatzeko informazioa eta, hala badagokio, zerga-onuraren xede den jardueran erabili beharreko elektrizitatearen ehunekoa agertuko dira.

Estatuko Zerga Administrazioko Zerga Berezietako Bulego Kudeatzaileko Lurraldeko Erregistroan edo eskumena duen Foru Diputazioko Zerga Berezietako Sailean izena eman dutenak identifikatzen dituen kodea da. Hornidura-puntuaren jarduera definitzen du. Kode hau Lurraldeko Erregistroko izen-emate txartelean agertzen da eta HPKUa, aplikazio-data, EIK kodea (Elektrizitatea Identifikatzeko Kodea), instalazioaren titularra identifikatzen duen informazioa eta, hala badagokio, zerga-onuraren xede den jardueran erabili beharreko elektrizitatearen ehunekoa jasotzen ditu.

Zerga Elektrikoaren oinarriaren salbuespena edo murrizpena Lurraldeko Erregistroko Izen-emate txartelean jasotako datatik aurrerako elektrizitate-faktura guztietan aplikatuko da, beti ere txartel horren kopia Iberdrolan entregatu izanez gero.

Zure Izen-emate txartelean agertzen denaren araberakoa izango da. Aplikagarri denean, Izen-emate txartelak ezarriko du zure hornidurak zerga-onuraren xede den jarduerara zuzentzen duen elektrizitatearen ehunekoa. Iberdrolak Zerga Elektrikoaren salbuespena edo murrizpena ehuneko horren gainean aplikatuko da zure fakturan.

Gure ohiko bideak eskura dauzkazu; han dokumentazioa nola bidal dezakezun argituko dizute.