Erabilerraztasuna
Erabilerraztasuna: Technosite 2.0 Ziurtagiria - WAI/WCAG (AA maila)
IBERDROLAREN WEBGUNEKO BEZEROEN ATALAK ERABILERRAZTASUNEKO TECHNOSITE 2.0 A BIKOITZA ZIURTAGIRIA JASO DU. ZIURTAPEN HORI NAZIOARTEKO ERABILERRAZTASUNEKO ARAUETAN DAGO OINARRITUTA, ETA EURACERT ZIGILUAREN ERABILERRAZTASUN MONITORIZAZIOKO EREDUA BETETZEN DU, EUROPAR BATASUNAREN BABESAREKIN EUROACCESSIBILITY NAZIOARTEKO PARTZUERGOAK SORTUA. ZIURTAGIRI HORI, WEBGUNEETAKO EDUKIEN ERABILERRAZTASUNARI BURUZKO ESPAINIAKO UNE 139803:2012 ARAUAREKIN ERE BATERAGARRIA DA.
Gizartean fama ona lortzeko politikaren barruan hartutako konpromisoei jarraituz, Iberdrolak Iberdrolako Bezeroei eskainitako webgunea guztien eskura jarri nahi du, haien adina edo ezintasuna izatea edo gailu-mota ezberdinekin webgunera sartzen diren ala ez kontuan izan gabe.
Hori dela eta, Iberdrolaren Bezeroen Gunea (www.iberdrola.es) 2.9 Web Edukien Erabilerraztasun Jarraibideen (WCAG) A eta AA mailako erabilerraztasun irizpideak jarraituz egin da. Jarraibide horiek W3C Gomendioak jarraitzen dituzte (World Wide Web Partzuergokoak) eta ISO/IEC 40500 edo UNE 139803:2012 arauen oinarria osatzen dute.
Technositek, Teknologian eta ezgaitasunetan espezializatutako ONCE Fundazioaren enpresak, Technosite 2.0 A bikoitza ziurtapena eman dio Iberdrolaren Bezeroen Guneari (www.iberdrola.es) 2014/03/07an egindako Erabilerraztasun Ikuskaritza burutu ondoren, WCAG 2.0-ren AA Adostasun Mailari dagozkion irizpide eta betekizun guztiekin bat datorrela egiaztatuta.
Technosite A Bikoitza Euracert zigiluak zehaztutako erabilerraztasun jarraituaren jarraipena egiteko eredua jarraitzen du, egun WCAG 2.0 ziurtapenari egokitutako bertsioa ari da lantzen. Erabilerraztasun ziurtapen hori webguneen erabilerraztasunean adituak diren europar erakundeen elkarlanaren ondorioa da, eta Europar Batasunaren babesa du: Technosite, Fundosa Taldekoa (Espainia), BrailleNet Elkartea (Frantzia) eta ONA (Belgika). Egun, Euracert 2.0 zigiluaren bertsio berria ari dira garatzen, eta nazioarteko bi bazkide berri barneratu ditu: AbilityNet (Erresuma Batua) eta Idea Futura (Italia).
Webguneko edukiak errazago erabili ahal izateko, Iberdrolaren Bezeroen Webgunean barneratutako funtzionaltasun horietako batzuk hauek dira:
- Gunearen ezaugarri bisualak (letra-mota, iturriaren kolorea eta atzealdea, etab.) estilo-orrian definitzen dira, eta erabiltzaileak nahiago duen bezala aldatu ahal izango ditu.
- Iturrien tamaina unitate erlatiboekin zehaztu da, nabigatzailearen aukeren bitartez iturriaren tamaina handiago edo txikiago egiteko.
- Erabiltzaile bat estilo-orriekin bateragarria ez den nabigatzaile batetik sartzen bada www.iberdrola.es gunera, ez du arazorik izango, CSS desaktibatuta izanik ere eduki guztietara sartu ahal izango baita.
- Orrien egitura argia da eta erabiltzaileak eduki osoa ikusiko du, pantaila irakurle batekin informazioa irakurri, estilo-orriak desgaitu dituzten erabiltzaileak ikusi ahalko ditu, etab. Helburu horrekin, HTML kode bitartez zehaztu dira atalaren izenburuak, zerrendak eta gunea hobeto ulertzeko elementu guztiak.
- Erabili diren HTML eta CSS kodeak nabigatzaile guztiekin edukiak ikusi eta ulertu ahal izateko estandarrak betetzen dituzte.
W3C-ren (World Wide Web Partzuergoa) WCAG arauak betetzea (Web Edukien Erabilerraztasun Jarraibideak), AA mailan. Webgunean Edukiaren Erabilerraztasunerako Jarraibideak (WCAG) 2.0.
Aurkezpena Goitik beherako Estilo-orriei buruzko 2 Mailako (CSS2) W3C-ren Gomendioan oinarritzen da.
HTML koderako gomendatutako estandarra erabili da, eta HTML 4.01 Transitional gomendioak egiaztatu dira.
Egun, zenbait arlotan eta edukitan sartzeko zailtasunak egon daitezke. Etorkizunean lanean erabilgarri egon daitezen: Honakoak dira arlo horiek:
- Nire Bezero Gunea
- www.iberdrola.es helbideaz kanpoko aplikazioak eta kanalak.
- PDF dokumentuak: Iberdrolaren webgune publikoko zenbait dokumentuk ez dute etiketa irisgarririk. Edonola ere, Iberdrolak, hala eskatzen duten erabiltzaileei dokumentu horien bertsio irisgarria emateko konpromisoa hartzen du.
Iberdrolako webguneko edukietara sartzeko zailtasunik baduzu, jarri gurekin harremanetan. Horretarako, helbide honetara mezu elektroniko bat bidal dezakezu informacion@iberdrola.es.
Webguneen Erabilerraztasunari buruzko informazio gehiago nahi baduzu, orri hauek irakurtzea gomendatzen dizugu:
- W3C: World Wide Web Partzuergoaren (W3C) gunea, Web arauak garatzeko lana elkarrekin egiten dituzten nazioarteko hainbat erakundek osatua.
- WAI: Web Accesibility Initiative lantaldea, W3C, barrukoa, webgune erabilerrazak egiteko jarraibideak ematen dituzten Webguneko Edukien Errabilerraztasun Jarraibideak (WCAG) garatzen dituena.
- WCAG 2.0 (gaztelerarako itzulpen hautagaia): Webguneko Edukien Erabilerraztasuneko Jarraibideen (WCAG) 2.0.Gaztelaniazko itzulpen ofiziala izateko hautagaia, Sidar Fundazioak koordinatua.
- 2003ko abenduaren 2ko 51/2003 Legea, Aukera berdintasunekoa, Bazterketen aurkakoa eta ezintasuna duten pertsonen erabilerraztasunekoa.
- 2002ko uztailaren 11ko 34/2002 Legea, Informazioko eta Merkataritza Elektronikoko Gizartearen Zerbitzukoa.
- 56/2007 Legea, abenduaren 28koa, Informazioko Gizartea Sustatzeko Neurriena.
- Technosite: ONCE Fundazioaren teknologian eta ezintasunak dituztenetan aditua den enpresa, W3C/WAIaren Web 2.0 (WCAG 2.0) Edukien Erabilerraztasuneko Jarraibideetan oinarrituta 50 leku baino gehiagoren erabilerraztasuna ziurtatu duena. Technositek, Anysurfer belgiar enpresarekin eta BrailleNet frantziar erakundearekin batera garatu du Euracert zigilu ziurtatzailea.
- Euracert: Erabilerraztasuna ziurtatzeko zigilu hori webguneen erabilerraztasunean adituak diren europar erakundeen elkarlanaren ondorioz sortu da, eta Europar Batasunaren babesa du: Technosite, Fundosa Taldekoa (Espainia), BrailleNet Elkartea (Frantzia) eta Anysurfer (Belgika).
- TAW: CTIC Fundazioak garatu duen tresna. Horren bitartez eta doan, Webgunearen Erabilerraztasunari buruzko Testa egin daiteke. TAW-ek, webgunea osatzen duten elementu eta orri guztien erabilerraztasuna aztertzen du.