Zer eskaintzen du Eguzki I + Repair zerbitzuak?

Gozatu zure etxean behar dituzun konponketez, gure teknikari espezializatuen eskutik, eta agur bidaia-gastuei, eskulanari eta piezei, esku hartzeko mugarik gabe!

Gainera, urtean 300 € izango dituzu bermatuta zure eguzki-instalazioa konpontzeko.

 

Abantaila nagusiak

Egoitzako bezeroa bazara, instalazio fotovoltaikoa daukazu, eta, gainera, autokontsumitzailea zara Iberdrolarekin Eguzki I+Repair goza dezakezu!

Kontrata ezazu orain

Zalantzarik duzu?

Bilatzen ari zaren erantzuna aurkitzen lagunduko dizugu. Begiratu gure zalantza ohikoenak!

Edozein zerbitzu eska dezakezu eguneko 24 orduetan asteko 7 egunetan 900 92 33 33 telefonora deituta edo gure APParen bidez. I+Repair zerbitzuak 30 eguneko gabezia du eguzki-instalazio bat duten bezeroentzako zerbitzuak kontratatzen direnetik. Eta eguzki-instalazio bat kontratatzen duten bezeroentzat, gabealdia (30 egun) instalazioa hasten den egunean hasten da.

Instalazio fotovoltaikoa duten (gehienez 10kwp) eta Iberdrolan autokontsumitzaile gisa alta emanda dauden bezero egoiliarrek (IFZ edo IFK dutenak) kontratatu ahal izango dute. Kontratatzeko, 900 92 33 33 telefono-zenbakira dei dezakezu, edo, nahiago baduzu, hurbilen duzun arreta-gunera. Gure aplikazioaren edo webgunearen bidez ere kontrata dezakezu.

Edozein unetan baja eman ahal izango duzu, inolako zigorrik gabe. Zerbitzu horiek kontratatzeak ez du behartzen zerbitzuan jarraitzera.

Bermean sartuta ez dauden estaldura gehigarriak baliatu ahal izango dituzulako. Fabrikatzailearen bermeak,, normalean, matxura mekanikoak baino ez ditu estaltzen; zerbitzu horrekin, berriz, edozein ezustekoren aurrean babestuta egongo zara, hala nola istripuzko kalteak, korrosioak edo oxidazioak eragindako kalteak, software-eguneratzeak, eta abar.

Zerbitzu honekin, zure instalazio fotovoltaikoko matxurek arazo izateari utziko diote. Teknikari kualifikatu bat zure etxera joango da matxurak konpontzeko. Konponketa-kostu guztiak ordainduko ditugu (joan-etorriak, eskulana eta piezak), urtean 300 €-ra arte eta esku hartzeko mugarik gabe.

Zerbitzu honekin urtean 300 €-ko saldoa daukazu konponketetarako; beraz, une horretan duzun zenbatekoa gainditzen duen konponketaren bat sortzen bazaizu, inolako konpromisorik gabe aldeagatiko aurrekontua emango dizugu .

Zure instalazioko konponketa gehienak, hala ere, instalazio txar batek, indarreko araudia ez betetzeak eta abarrek eragindako matxurak egon daitezke.Kasu horietan, teknikariaren joan-etorria eta eskulanaren lehen 3 orduak estaliko ditugu.

48 ordu baino lehen teknikari bat zurekin harremanetan jarriko da laguntza emateko eta, behar izanez gero,zurekin hitzordua hartzeko, zure etxebizitzara joateko eta konponketa egiteko.

Galdera gehiago dituzu?

Gure edozein kanaletan argituko dizkizugu: