Iberdrolan, beharrezko guztia eskaintzen dugu perturbazio elektrikoak diagnostikatzeko eta kasu bakoitzerako irtenbiderik egokiena proposatzeko.

Zer zerbitzu eskaintzen dizkizugu?

 

Eskaintza pertsonalizatua egiten dugu, doan eta konpromisorik gabe; hartara, abantaila ugariz gozatu ahal izango duzu.

Gure zerbitzuak jaso nahi duzu?

 

Proiekturen etapa nagusiak

 

Hobekuntza-puntuak identifikatzea

Nola egiten da?

Harremanetan jarrita eta elikadura-sarearen funtzionamenduko hasierako datuak eta historia jasota.

Bisita tekniko bat eginda instalazioen ekipamendua eta prozesuak ezagutzeko, prozesuei eragindako ondorioak eta arazoak aztertzeko, datuak hartzen dituzten ekipoak muntatzeko eta neurketak eta erregistroak egiteko.

Instalazioetako tentsio-uhinaren kalitate-parametroak erregistratu eta neurtuta.

Bilketetako dokumentazioa, datuak, neurketak eta eginiko erregistroak aztertuta.

Emaitzen txosten bat eginda, eta bertan jasota irtenbideen proposamen bat eta hainbat gomendio, ekipamenduak, prozesuak edota instalazioak immunizatzeko neurriekin.

Proposatutako neurrien errentagarritasuna baloratuta; horretarako, beharrezko inbertsioa aztertuko da matxuratutako ekipamenduen/osagaien konponketa-gastuen, prozesuak geldiarazitako denboraren, erabilezin bihurtutako materialen, ekoizpen-galeraren, erabili gabeko eskulanaren, lortu gabeko irabazien eta abarren aurrean.

 

Erosteko eta instalatzeko eskaintzak

Proposatutako immunizazio-ekipamenduak erosteko eta instalatzeko, eta instalazioak egokitzeko eskaintzak aurkezten eta ebaluatzen ditugu.

Plangintza

Plangintza bat egingo dugu, ekipamenduak entregatzeko epea eta onartutako neurriak abian jartzeko egin beharreko lanak aintzat hartuta.

 

Exekuzioa kontratatzea

Geure bitartekoekin edo homologatutako hirugarrenen bitartekoekin egin beharreko neurriak gauzatzeko kontratazioa egingo da.

 

Jarraipena

Onartutako neurriak abian jartzearen jarraipena egingo dugu.