Etxetresna elektrikoen etiketak
Etxetresna elektriko efizienteagoekin zure argi-fakturan aurreztuko duzu
Geroz eta beharrezkoagoa da gure etxetresna elektrikoek energia-kontsumo txikiagoa izatea.
Etxetresna elektriko baten energia-efizientzia etxetresna elektriko baten gaitasuna da bere funtzioa energia-kontsumo txikiago batekin egiteko. Etxetresna elektrikoen energia-etiketa informazio-tresna bat da,etxetresna elektrikoen energia-efizientzia azkar eta erraz jakiteko modua ematen duena.
Horretarako, letra eta koloreen araberako sailkapen-eskala batean oinarritzen da; A eta kolore berdetik, ekipo efizienteenetarako, D eta kolore gorriraino, efizienteak ez direnetarako, doana. Aparteko 3 energia-efizientzia klase barne hartzen ditu: A+, A++ eta A+++.
Ekipoaren ezaugarriei buruzko informazio osagarria ematen duen piktograma-serie bat ere dauka.
Energia-etiketa nahitaezkoa da Europa osoan honako etxetresna elektriko mota hauetarako:
- Hozkailuak eta Izozkailuak.
- Garbigailuak.
- Ontzi-garbigailuak.
- Lehorgailuak.
- Garbigailu - lehorgailuak.
- Etxeko argi-iturriak.
- Labe elektrikoa.
Energia-efizientzia honako eskala honekin neurtzen da:
Efizienteenak:
- A+++
- A++
- A+
Tarteko kontsumoa:
- A
- B
Kontsumo altua:
- C
- D
Tresna efizienteenak erosteko unean garestiagoak badira ere, euren erebilbizitza amaitu baino lehenago amortizatu egiten dira normalean; hortaz, aurrezkia askoz handiagoa da.
Energia-etiketak
Energia-etiketak 1995 urteaz geroztik etxetresna elektrikoen kontsumitzaileak informatzen ditu. Ordutik emandako teknologia-aurrerapen handiei esker, etiketa hori berrikusi egin da gaur egungo ekipoen energia-efizientziari egokitzeko.
Europar Batasunak etiketa berria ezartzeko zenbait data ezarri ditu, hozte-sistema, garbilgailu eta ontzi-garbigailuetarako bakarrik:
- 2011ko abenduaz geroztik, Europar Batasuneko energia-etiketa berriaren hornidura nahitaezkoa izatera pasa zen, eta ezin da gehiago zaharra eman.
- 2012ko apirilaz geroztik nahitaezkoa da energia, prezio edo datu teknikoekin loturiko informazioa dakarren komunikazio-material guztian energia-klase berria aipatzea.
2011ko abendua baino lehenago merkaturatutako produktuak, etiketa zaharra agertzen dutenak, denbora-mugarik gabe saltzen jarrai daitezke.
Energia-etiketen xedea da kontsumitzaileek, etxetresna elektriko berri bat erostean, energia-kontsumoari buruzko ifnormazio gehiago izatea eta azkar eta erraz horien energia-efizientziaren berri izatea.
Energia-efizientziaren maila zazpi letraren bitartez adierazten da, A+++-tik D-raino.
Efizientzia handieneko tresnak A+++, A++ eta A+ letrei dagozkienak dira.
Etxetresna elektrikoen energia-etiketa guztiek egitura berdina dute:
- Goiko aldean, Europar Batasunaren banderaren ondoan, hornitzailearen izena edo marka eta ereduaren identifikatzailea.
- Erdian, ekipoari dagokion energia-klasea, letra eta kolore-eskalan identifikatuta.
- Ondoren, urteko energia-kontsumoa.
- Azpiko aldean, hautatutako ezaugarriak dituzten piktorgrama-serie bat.
Hortaz, hemendik aurrera, erosi baino lehenago, irakurri arretaz energia-etiketa eta erabaki arduraz.