Negozio, enpresa edo erakunde guztiek behar dute beren energia-gastuen kontrol zehatz eta xehatua, informazio hori modu zentralizatuan edukiz, hornidura-puntuen kopurua eta kokapena edozein izanik ere, eta edozein unetan, fakturak jasotzeko epeei itxaron behar izan gabe.

Iberdrolan Fakturazioaren Kudeaketa Zerbitzua eskaintzen diegu gure bezeroei, IFK, banku-kontu edo enpresa-talde berean dauden elektrizitate-faktura guztiak modu bateratuan kudeatzeko, onura hauekin:

  • Faktura guztien informazio xehatua edo taldekatua ikusi ahal izatea horiek sortu bezain pronto, faktura iritsi arteko itxaronaldirik gabe.
  • Elektrizitate-kontsumoaren kontrola eta optimizazioa, bai maila orokorrean, bai maila indibidualean, hornidura-puntu bakoitzean.
  • Kudeaketaren hobekuntza, eta ondorioz, dirua eta denbora aurreztea.
  • Ekarpena egitea ingurumena hobetzeko.

Zerbitzu honek oinarri duen programa informatikoak elektrizitate-kontsumoen informazioa prozesatzen du eta funtzionaltasun hauek ahalbidetzen ditu:

  • Sarbidea IFK edo banku-kontu berean dauden enpresaren, erakundearen edo enpresa-taldearen elektrizitate-faktura guztien informazio xehatura, hornidura-puntuaren arabera edo taldekatuta.
  • Berehalako sarbidea informaziora Iberdrolaren bezeroen webgunean zehar, eta nahi den periodikotasunarekin, fakturak fisikoki jasotzera itxaron behar izan gabe.
  • Elektrizitate-kontsumoaren tokiko analisia eta azterketa, nahi diren irizpideen arabera taldekatu ahal izango diren datuak irauliz edo deskargatuz.

Kontratazio-aukerak