EZAGUTU NOLA HOBETU ZURE ENPRESAREN INGURUMEN-INPAKTUA

Ingurumen-ikuskapenak egitea eskaintzen dizugu, esparru horretan indarrean dagoen araudiaren ondorioak eta beharrezkoak izan daitezkeen neurri zuzentzaileak ezagutzeko.

Ikuskatzeak gai honetan espezializatutako aholkulariek egiten dituzte, eta ingurumen-inpaktuaren mota guztietako analisiak hartzen dituzte barnean:

  • Jarduera eta prozesu desberdinetan sortutako hondakinak (gasak, efluente likidoak, hondakin solidoak, etab.).
  • Erabilitako materialak (eraikuntzakoak, makineria, etab.).
  • Hargailu elektriko batzuen funtzionamenduaren ondorioz sortutako kutsadura erradioaktibo posiblea; esate baterako, elektromedikuntzako ekipamenduak, prozesu industrialetako doitasun-detektagailuak, eta abar erabiltzearen ondorioz sortutakoa.


Ingurumen-ikuskapenaren ondoren txosten egiaztatzaile bat egingo da, eta horrek:

  • Aztertutako prozesuaren ingurumen-kalitatean eragina duten arau guztiak bilduko ditu.
  • Hutsuneak zuzentzea ahalbidetzen du.
  • Airearen kalitatearekin eta atmosfera eta ura babestearekin erlazionatutako alderdi guztiak identifikatzen ditu.
  • Hondakin guztiak identifikatzen eta katalogatzen ditu (Europako Hondakinen Katalogoa, "EHK").
  • Kutsaduraren Prebentzio eta Kontrol Integratua (IPPC) kontsideratzen du.
  • Kalitate-zigiluak (ISO14000, EMAS, EKOSCAN) lortzea errazten du.

Kontratatu nahi duzu?