Hidrokarburo gas naturalaren gaineko zerga
Gas naturalari buruzko lege berria
Abenduaren 27ko 15/2012 Legea betez [PDF], Energia Jasangarritasunerako Zerga Neurriei buruzkoa, 2013ko urtarrilaren 1etik aurrera hidrokarburoen zerga berri bat aplikatzen zaio gas naturalari.
Lege honek zerga-sistema harmonizatzea du xede, erabilera efizienteago eta ingurumen eta jasangarritasunarekiko errespetuzkoagoarekin, gure baliabide naturalak gordetzeko neurri gisa. Legen honen bitartez gas naturalaren gaineko hidrokarburoen zerga-tasak aldatu egiten dira.
GAS NATURALA LEGE BERRIARI BURUZKO GALDERAK
Zerga berri honek gas naturalaren kontsumitzaile mota guztiei eragiten die, bai etxekoak baita profesionalak ere, edozein Gas Merkaturatzailekoak.
2013ko urtarrilaren 1etik aurrera, gas naturalaren fakturetan zerga berri hau sartzen da, Fakturazioa atalaren barruan. Urtarrilaren 1etik aurrera egindako kontsumoetan bakarrik aplikatzen da. Beraz, jasotako fakturetan 2012ko kontsumorik agertuko balitz, zerga berria 2013an egindako kontsumoaren parteari aplikatuko litzaioke.
Zerga honen zenbatekoa gas-kontsumoari ematen zaion erabileraren araberakoa da:
- Etxeko erabilerarako kontsumoek 0,65€/gigajoule-ko zerga orokor bat jasango dute (0,00234€/kWh-ren baliokidea).
- Erabilera profesionalerako kontsumoek 0,15€/gigajoule-ko zergaren tasa murriztua jasango dute (0,00054€/kWh-ren baliokidea), behar bezala egiaztatzen bada beti ere, eta gas naturala sorkuntza eta kogenerazio elektriko prozesuetan erabiltzen ez bada.
Egiten den gas-kontsumoa erabilera profesional batera zuzentzen bada, bezeroak 0,15€/gigajoule-ko zergaren tasa murriztuaren onura balia dezake bezeroak (0,00054€/kWh-ren baliokidea).
Horretarako, behar bezala egiaztatu beharko da, Gas Enpresa Merkaturatzaileari honako dokumentazioa bidaliz:
- Gas naturalaren erabilera-aitorpena. Bidalketa 902 20 15 20 telefono-zenbakian eska daiteke edo gure web gunean deskargatu, dagokion moduan:
- Errolda edo Zerga Egoera eta Identifikazio Egiaztagiria eguneratua eta dagokioin Zerga Agentziak edo Foru Diputazioak jaulkia.
Dokumentazio honek urte beteko baliozkotasuna izango du Errolda edo Zerga Egoera eta Identifikazio Egiaztagiriaren datatik. Behin epe hori igarota, dokumentazio hori berriro igorri beharko zaio dagokion Gas Enpresa Merkaturatzaileari.
Behin dokumentazio guztia bilduta, modu ezberdinetan entregatu ahal izango da:
- Gure Arreta Puntu guztietan.
- Posta elektroniko bidez: impuestogas@iberdrola.es
- Posta arrunt bidea: 61090 Posta Kutxa - 28080 MADRID.
Informazio gehiago edo kontsultak 902 20 15 20 Bezeroaren Arreta Telefonoan edo clientes@iberdrola.es posta elektroniko helbidean.