ARGIZTAPEN-SOLUZIOAK
Aholkularitza ematen dizugu zure beharrizanetara gehien egokitzen diren
soluzioei buruz
Edozein jarduera- edo zerbitzu-sektoretan argiztapena energia-kontsumoaren iturri nagusietako bat da. Argiztapen efizienteko soluzioek aurrezki nabarmenak lortzea ahalbidetuko dizute, erosotasun- eta gogobetetze-mailak mantenduz.
Argiztapen efizienteko proiektuak elkarren segidako etapetan hautematen eta egiten dira, eta horietan kasu bakoitzean egokienak diren soluzioen diseinuari eta ezarpenari buruzko aholku ematen diegu gure bezeroei. Horrela, beti erabaki dezakezu azterketaren irismenari buruz, edo planteatutako alternatiben artean aukeratu.
Hauek dira proiektuaren etapa nagusiak:
- 1. Urratsa: Lehen harremana, aztertu nahi diren gelen ezaugarriak eta dauden datuen hasierako bilketa.
- 2. Urratsa: Dagoen instalazioaren analisia (berritu egingo bada)..
- 3. Urratsa: Egoeraren hasierako diagnostikoa eta aldez aurreko txostena, hala badagokio, edo hobekuntzak gomendatzea.
- 4. Urratsa: Eskaintza egitea eta aurkeztea.
- 5. Urratsa: Negoziatzea eta onartzea.
- 6. Urratsa: Zerbitzu-eskaera egitea.
- 7. Urratsa: Iberdrolak materiala ematen du, eta, hala badagokio, enpresa instalatzailearekin harremanetan jartzen da hori muntatzeko.
- 8. Urratsa: Bezeroak hautatutako soluzio aplikagarriak gauzatzea.
- 9. Urratsa: Fakturatzea eta kobratzea.