Bikoiztu zure laguntza
Zuk erabaki zenbat ekarpen egin nahi diozun Minbiziaren aurkako Espainiako Elkarteari (0,25 €/ 0,50 € edo 1 €) eta guk biderkatu egiten dugu kopuru bera emanez.
Laguntzeko modu asko daude
Zure Bezero Arloan, handik kanpo, telefonoz edo aurrez aurreko arreta-puntuetan. Orain ematea oso erraza da: aukeratu zuregana ondoen egokitzen den bidea eta egin ezazu zure dohaintzak minbiziaren aurkako borrokan lagun dezan.
Ezagutu gure Ekintzak eta Ekitaldiak
17.000 pertsonak baino gehiagok Madril berdez tindatzen dute minbiziaren aurkako X. Ibilaldian
Iberdrolak zortzigarren aldiz egin du bat minbiziaren aurkako Madrilgo X. Lasterketarekin. Lasterketa Minbiziaren Aurkako Espainiako Elkartearekin (AECC) batera antolatu da, eta Madrilgo kaleak berdez tindatu dituzten 17.000 lagunek baino gehiagok parte hartu dute, beren kamiseten kolorearekin. Herri-ekitaldi solidarioa da, 4 km edo 10 km-ko ibilbideetan korrika edo oinez parte hartzeko aukera ematen duena, eta gaixotasun hori ikusarazi eta minbiziaren aurkako borrokan ikertzeko funtsak bildu nahi dituena.
Madrilgo alkatea, José Luis Martínez-Almeida, arduratu da 10 k-ko lasterketako zinta mozteaz, Laura Ruiz de Galarreta, Madrilgo Minbiziaren Aurkako Espainiako Elkarteko presidentea, Elisa Yarte, Iberdrola Españako marka, hedabide, publizitate eta babesleen arduraduna, Martín Fiz, Europako eta maratoiko txapelduna, eta Lydia Valentín, Halterofiliako medallista olinpikoa eta Iberdrolaren enbaxadorea, lagun zituela. Iberdrola da AECCren finantza-laguntza pribatu nagusia, eta 8 urte daramatza karrera ospetsu hau babesten. Halaber, 2015az geroztik, abian du ekimen hau: Elkarrekin minbiziaren aurka", zeinak aukera ematen baitie konpainiaren bezeroei AECCrekin lankidetzan aritzeko, argiaren edo gasaren fakturaren bidez. Iberdrolak bezeroak ematen duen kopuru bera ematen du, eta ekimen horretan ia 60.000 pertsonak parte hartu dute. Ildo horretan, Elkarteak 2023an zehar Iberdrolaren aldetik lortuko dituen funtsak ikerketa-proiektu baterako erabiliko dira. Proiektu hori Ángel R. Nebreda doktoreak gidatuko du, Bartzelonako IRBko Seinaleztapen eta Ziklo Zelularreko laborategiko buruak, bularreko tumore hirukoitz negatiboetan kimioterapia bidezko tratamendua hobetzeko.
Valladolidek bat egin du minbiziaren aurka
Iberdrolak eta Minbiziaren Aurkako Espainiako Elkarteak (AECC) indarrak batu dituzte aurten ere Espainiako martxarik jendetsuenean. Minbiziaren Aurkako Valladolideko XI.
Martxak; zazpigarren urtez jarraian laguntzaile nagusi gisa, Iberdrolaren laguntza berezia izan duenak; berdez tindatu ditu hiriko erdiguneko kaleak, iazko kopurua gaindituz, 47.500 dortsaletik gora izan baititu. Lankidetza horren bidez bildutako dirua gaixotasuna ikertzeko laguntzak finantzatzen jarraitzeko erabiliko da.
Murtzia martxan minbiziaren aurka
Murtziako Eskualdeko Minbiziaren Aurkako Espainiako Elkarteak antolatutako ekimena da. Seigarren urtez jarraian Iberdrolaren laguntza izan du, eta gaixotasunaren aurkako ikerketa zientifikoaren eta sentsibilizazio sozialaren alde lan egiteko bi erakundeek duten akordioaren barruan kokatzen da.
Bildutako zenbatekoa Claudia García Cobarro ikertzailearen 'Luz, tiempo y cáncer: ¿un Tic-Tac desajustado?' ikerketa finantzatzeko erabiliko da. Ikertzaileak Murtziako Ikerketa Biosanitarioko Institutuan (IMIB-Arrixaca) egiten du lan.
Minbiziaren aurkako Valladolideko V. martxa abiada bizian hazten ari da
Joan den urriaren 23an, Minbiziaren aurkako V. Martxa egin zen Valladoliden, eta marka guztiak hautsi genituen, 35.000 pertsonak parte hartu baitzuten.
Horietatik 50 Iberdrolako langileak eta haien senideak ziren; gainera, Iberdrolako 10 boluntariok "Iberdrola Gunean" lagundu zuten. Gero eta gehiago gara minbiziaren aurkako urratsa eman dugunak.
Zamora berdez tindatu da Mucho X Vivir lasterketan
Iberdrolak eta Minbiziaren aurkako Espainiako Elkarteak (AECC) beren indarrak batu dituzte igande honetan MUCHO X VIVIR XIV. LASTERKETAN. Zamorak berdez tindatu ditu bere erdiguneko kaleak, aurreikuspen guztiak gaindituz 9.000 parte-hartzaile inguru bildu baititu.
Lankidetza horren bidez bildutako dirua minbiziaren aurkako diagnostikoa eta tratamendua hobetzeko ikerketan eta gaixotasunaren aurkako borrokara bideratutako sentsibilizazio sozialean lan egiteko erabiliko da. Akordio honen esparruan, Elkarrekin minbiziaren aurka kanpaina garatzen ari da Iberdrola. Horren bidez, konpainiak elkartearekin lankidetzan aritzeko aukera eskaintzen die bere bezeroei, eta hilero ematen duten zenbatekoa bikoizteko konpromisoa hartzen du, argiaren edo gasaren fakturaren bidez.
Hiriburuan berriz egin da Madrid en Marcha Contra el Cáncer lasterketa
oan den martxoaren 26an, berriro izan ginen Madrid en Marcha Contra el Cáncer IV. lasterketaren babesle nagusiak. Lasterketa horren xedea da AECCrentzat minbiziaren ikerketan aurrera egiteko ezinbestekoak diren funtsak lortzea eta laguntza handitzea. Aurtengo edizioan 15.000 lagunek hartu zuten parte hiriko hiru zirkuitutan: 2 kilometrokoan, 4koan eta 10ekoan.
Lau kilometroko proban, nazioarteko triatleta eta , Universo Mujer egitasmoko kide Miriam Casillas eta Inés Santiago izan genituen gurekin. Proiektu horretan Kirolaren Goi Kontseiluaren bidez hartzen dugu parte, kirolean emakumeen partaidetza sustatzeko. Mila esker edizio honetako lasterkari guztiei, oraingoan ere eraman baitugu elkartasuna Madrileko kaleetara.
Beti aurrerantz
2016ko apirilaren 17an, AECCk dirua biltzeko Madrilen antolatzen duen III. Minbiziaren aurkako Lasterketa babestu genuen. La Castellana pasealekua berdez margotu genuen, 10.000 lasterkarirekin. Ekainean berriz egin genuen lasterketa Zaragozan eta Teruelen.
Elkarrekin bularreko minbiziaren aurka
Joan den urriaren 19an, Bularreko Minbiziaren aurkako Eguna zela eta, Iberdrolako langileek bat egin zuten Elkarrekin minbiziaren aurka ekimenarekin, «Prebentzioa eta laguntza» lelopean.
Lo recaudado por esta colaboración, se destina a continuar financiando las ayudas en la investigación de la enfermedad.
#luzalainvestigacion Ikerketa oso garrantzitsua da minbiziaren aurkako borrokan
Irailaren 24an, kontzientziazio- eta sentsibilizazio-jardunaldi batean hartu genuen parte AECCrekin batera, Madrilgo Reina Sofía Museoaren plazan.
Askotariko ekintzak egin ziren -prestakuntza-saioak, zientzialarien hitzaldiak, haurrentzako tailerrak.-, helburu bakar batekin: agerian jartzea zer-nolako garrantzia duen ikerketa zientifikoak gaixotasun horrek gizartean duen eragina murrizteko.
Itxaropenaren lorategia
2016ko otsailaren 4an, Minbiziaren aurkako Nazioarteko Egunean, El Jardín de la Esperanza (Itxaropenaren lorategia) abiarazi genuen AECCrekin batera.
UEgitasmo horren xedea da dirua biltzeababes-mezuak idazteko aukera ematen duen webgune baten bidez.
Iberdrolak eta Minbiziaren aurkako Espainiako Elkarteak (AECC) ekintza bat egin zuten elkarrekin otsailaren 4an, Reina Sofía Museoaren plazan, indarrak batu eta minbiziari aurre egiteko asmoz.
Zehazki, boxeo-zaku itxurako energia-kontagailu bat jarri zuten. Horren bidez, ematen ziren kolpeen indarra kontabilizatzen zen, bertaratu ziren guztien energia batuz.
Guztiok batera Minbiziaren aurkako Egunean
Otsailaren 4an, Minbiziaren Aurkako Munduko Egunean, AECC elkartearekin egin genuen lan berriro sentsibilizazio-kanpaina batean.
Gure bezeroei eta gizarteari dei egin genien, "lazo solidario handi bat" egiten lagun ziezaguten, Madrileko Opera plazan, minbiziaren aurkako borrokaren sinbolo gisa.