DANAk eragindako bezeroa bazara, zure esanetara gaude gure doako telefonoan, une honetan nola lagun diezazukegun jakinarazteko.

Zuretzat eskuragarri dauden laguntzak

Laguntzak jakinarazten dizkizugu, eta 6/2024 Legegintzako Errege Dekretuan eta 7/2024 Legegintzako Errege Dekretuan NAESak eragindakoentzat ezarritako neurrien berri ematen dizugu.

Zure fakturei buruz

Zure fakturen kobrantza geroratuko dugu

Zure fakturak 2025/12/31ra arte geroratzeko eska diezagukezu. 2026/01/01etik aurrera, aldi horretan jaulkitako fakturak ordainduko dituzu, 6 hilabetetan zatituta argirako, eta 12 hilabetetan gaserako.

Zure hornidurari buruz

Hornidura bermatzen dugu

DANAk eragindako udalerrietan, ohiko etxebizitzan ez da elektrizitatearen eta/edo gas naturalaren hornidura etengo, segurtasun-arrazoiengatik izan ezik.

Zure kontratuetan egin behar dituzun aldaketak sinplifikatuko ditugu

Argindar- edo gas-kontratua alda dezakezu, doan, 2025/12/31ra arte. Neurri honek aukera ematen du Iberdrolaren edozein plan pertsonalizatura aldatzeko, edo zure potentzia aldatzeko, jatorrizko potentzia gainditu gabe, zure kontsumo-behar berrietara hobeto egokitzeko.

Kontratuari buruz

Zure kontratuak aldi baterako etetea errazten dugu, behar izanez gero

Argindar- edo gas-kontratuak aldi baterako eteteko eska diezagukezu, 2025/12/31ra arte. Etete horrek ez du kosturik zuretzat, ez eskatzeko unean, ez berriz lotzean, ELDaren arabera.

Atzera egiteko epea luzatuko dugu

Atzera egiteko eskubidea erabili ahal izango duzu 2025eko urtarrilaren 31ra arte, 2024ko urriaren 29tik sinatutako kontratuetan.