Maiz egiten diren galderak

  • Energia aktiboa: korronte elektrikoaren bidez elikatutako hargailu elektrikoek energia elektrikoa lan mekaniko eta bero bilakatzen dute. Ondorio erabilgarri horri "energia aktibo" esaten zaio, eta kWh-tan neurtzen da.
    Erresistentzia puruek (berokuntza-aparatuek, goritasun-lanparek, eta abarrek) osatutako hargailuek mota horretako energia bakarrik kontsumitzen dute.
  • Energia erreaktiboa:funtzionatzeko eremu magnetikoak sortzea behar duten hainbat hargailu daude, esate baterako motorrak, transformagailuak, erreaktantziak, etab. Orokorrean induktiboak diren ekipamendu horiek saretik energia xurgatzen dute eremu magnetikoak sortzeko, eta horiek desagertzen diren bitartean itzuli egiten dute. Energia-truke horrek hargailuek balia ezin dezaketen kontsumo gehigarria dakar. Energia horri "energia erreaktibo" esaten zaio, eta kVArh-tan neurtzen da. Energia erreaktiboak gainkarga sortzen du linea, transformagailu eta sorgailuetan, errendimendu erabilgarririk sortzera iritsi gabe. Edonola ere, energiaren fakturak kontabilizatzen duenez, fakturaren zenbatekoa dezente handitzera irits daiteke.
  • Potentzia-faktorea (cos Φ): instalazio baten energia aktiboaren eta itxurazko energiaren kontsumoa erlazionatzen ditu. Itxurazko energia energia aktiboaren eta energia erreaktiboaren araberakoa da aldi berean. Energia aktiboaren kontsumo jakinerako, zenbat eta handiagoa izan energia erreaktiboaren kontsumoa orduan eta txikiagoa da potentzia-faktorea eta handiagoa penalizazio ekonomikoa (cosΦ balio jakin batetik beherakoa bada).

Zure enpresaren elektrizitate-fakturan energia erreaktiboagatiko penalizazioa kontzeptua agertzen bada, konponbide tekniko sinple bat dago penalizazio hori ezabatzeko: kondentsadore-bateria bat instalatzea.

Iberdrolan bateria horiek "giltza eskura" modalitatean instalatzea eskaintzen dizugu, ezertaz arduratu behar izan ez dezazun.

Kondentsadore-bateriak beren izaera kapazitiboarengatik sareko energia erreaktiboaren eskaria murriztea ahalbidetzen duten ekipamendu batzuk dira; ondorioz, elektrizitatearen fakturan kontzeptu horrengatik sortzen den penalizazioa murrizten edo ezabatzen dute.

Iberdrolak kondentsadore-bateria automatikoak merkaturatzen ditu orokorrean, beraz, instalazioan dauden hargailuen energia erreaktiboaren eskariaren arabera kondentsadore gehiago edo gutxiago konektatuko dira, potentzia-faktorea une oro hautatutako baliora doituz.

Energia erreaktiboaren kontsumoa orekatu nahi den instalazio elektrikoaren ezaugarriek eragin erabakigarria dutelako instalatuko den kondentsadore-bateria mota hautatzeko garaian. Horregatik, oso garrantzitsua da Iberdrola bezala gaian aditua den norbaiten aholkularitza izatea.

Adibidez, zure instalazioak distortsio harmonikoaren tasa altua badu, beharrezkoa izango da harmonikoak bahetzen dituzten kondentsadore-bateriak instalatzea. Ohiko bateriak instalatzen badira, hau da, harmonikoak bahetzen ez dituztenak, bateria horien bizitza erabilgarria nabarmen murriztuko da eta, gainera, arazo gehigarriak sor daitezke instalazio elektrikoan (erresonantzia-fenomenoak, etab.).