Smart Mobility

Un nuevo punto de suministro para la movilidad eléctrica

Cada vez más personas se interesan por la movilidad eléctrica, pero tienen sus dudas. Con Smart Mobility se acabaron las dudas. Te llevamos el punto de recarga a tu parking y te ofrecemos una solución llave en mano para que no te preocupes de nada.

Zer eskaintzen dizugu?

Zure komunitateko garajeak edo egoiliarren aparkalekuak hargune berria behar badu , guk kudeatuko dugu eta sare nagusiko instalazio elektrikoa egingo dugu.
Birkarga-puntu bakoitza instalatu eta mantentzeaz ere arduratuko gara, aparkalekurako inolako kosturik gabe. Erabiltzaile bakoitzak zuzenean ordaindu beharko dio Iberdrolari birkargen kostua, hautatzen duen tarifaren arabera.

Honako abantaila hauek izango dituzu:

  • Birkargaguneak erabiltzaileak eskatu dituzten aparkalekuan instalatuko ditugu, sare nagusiara lotuta; birkargaguneak erabiltzetaaile bakoitzaren erabilera esklusibokoak izango dira. Hala, zure ekipoa RFID txartel batez blokeatu eta desblokeatu ahal izango duzu.

  • 7,4 kW-eko instalazio elektriko monofasikoak egingo ditugu, eta erabiltzaile bakoitzari gutxienez 2,3 kW-eko birkarga-potentzia bermatuz.


  •  

Bi tarifa duzue aukeran:

8 orduko tarifa finkoa
Autoa asko erabiltzen baduzu eta kilometro asko egiten badituzu
(hilean 2.000 km baino gehiago), zuretzat da.
Birkargagunea instalatzeko kostua: 990€ (1.197,90 € BEZa barne*)
 
Hileko kostua: 29 €/hil (35,05 € BEZa barne*)
 
BIRKARGA
0,00€ kWh
 
00:00etatik 08:00etara bitarteko birkargetarako
0,30€ kWh (0,36 € BEZa barne*)
 
gainerako orduetarako
Erabileraren araberako tarifa
Autoa hainbeste erabiltzen ez dutenentzako tarifa.
Birkargagunea instalatzeko kostua: 990€ (1.197,90€ BEZa barne*)
 
Hileko kostua: 15€/hil (18,15€ BEZa barne*)
 
BIRKARGA
0,05€ kWh (0,06€ BEZa barne*)
 
00:00etatik 08:00etara bitarteko birkargetarako
0,20€ kWh (0,24€ BEZa barne*)
 
gainerako orduetarako

*BEZa (% 21) penintsulan eta Balearretan. Kanarietan IGIC-a (% 7) aplikatzen da, eta Ceuta eta Melillan IPSI-a (% 4).

Honako abantaila hauek izango dituzu:

Ez duzu ezertaz arduratu behar, gu arduratuko baikara:

  • Ibilgailuak birkargatzeko hornidura independente eta esklusibo baten alta kudeatuko dugu.

  • Birkargaguneak instalatzeaz, ekipoak mantentzeaz eta matxurak konpontzeaz arduratuko gara. Aparkalekurako kosturik gabe.

  • Zuzenean zerbitzua birkargatzeko zerbitzuaren erabiltzaileei fakturatzen diegu.

 

Galderaren bat duzu?

Hemen aurkituko dituzu zalantza ohikoenetako batzuk, baita dagozkien erantzunak ere.

Kontratua plazaren erabiltzaileak zuzenean Iberdrolarekin egiten du. Iberdrolak argindarra kargatzeko adostutako baldintza guztiak kobratuko ditu, eta ez dio beste erakunde bati ordaindu beharko.

Beste erabiltzaile batzuek ordaintzen ez badute ere, horrek ez die eragingo hornidurari ezta gainerako erabiltzaileen kuotei. Ekipoen konektibitateari esker, Iberdrolak banaka kontrola dezake eta, kasurik okerrenean, hornidura eten dezake.

Iberdrolak 5 urteko iraupena eskatzen die erabiltzaileei, ekipoen instalazioan, zerbitzuan martxan jartzean eta mantentze-lanetan sortutako kostuak berreskuratzen direla bermatzeko.

Baja aldez aurretik izanez gero, ordaintzeko dauden kuotak eskatuko dira, iraupen-konpromisoa amaitu arte (5 urte).

Ez, erabiltzaileak garaje berriaren baldintza espezifikoetara egokitu beharko du (berdinak edo desberdinak izan daitezkeenak).

Birkarga-puntura sarbidea banaka egiten da, Iberdrolak bezeroari ematen dion RFDI txartelak erabiliz. Gainera, Iberdrolak birkargen informazioa emango dio erabiltzaileari, eta, horrela, iruzurrezko erabileraren bat gertatu den identifikatu ahalko du.

Iberdrolak sustapen eta eskaintza bereziak egingo ditu ibilgailu elektrikoa sustatzeko.

Ez da beharrezkoa izango. Iberdrolak, gutxieneko potentzia ordainduta, 7,4kW-rainoko potentzia izatea ahalbidetzen du, aldiberekotasun-koefizientearen arabera. Erabiltzaileak beti kargatu ahal izango du 2,3kW-eko potentziara eta, batera kargatzeko sistemara zenbat ibilgailu konektatuta dauden kontuan hartuta, gehienez 7,4kW-ra arte.

Bai, nahiz eta gaueko ordutegitik kanpo kargatzeko pizgarria kentzen den, eta ordutegi horretan tarifa merkeagoa dago.

Birkarga trifasikoaren eskaerak banaka aztertuko dira, bideragarritasuna egiaztatzeko, eta kostu gehigarriak izango dituzte, lerro nagusian egin beharko liratekeen aldaketengatik eta potentzia handiagoa hartuko luketelako gainerako erabiltzaileen kaltetan, instalatu beharreko birkarga-puntuen guztizko kopurua mugatuz.

Jakina, Iberdrolak kargatzeko irtenbideetan soilik aritzen diren agenteak ditu, eta horiek telefonoz edo posta elektronikoz aholkatuko diete erabiltzaileei.