EFIZIENTZIA HANDIKO LANPARAK ETA ARGIAK
Ikus ezazu nolako argiteria datorkion ondoen zure jabekideen erkidegoari
IRAUNKORTASUNA ETA ERRENDIMENDU HANDIA ARGIZTAPENEAN
LEDak argia igortzen duten diodoak dira. Horien izendapenak, nazioarte mailan onartuta dagoenak, ingelesezko "Light Emitting Diode" ren inizialetan du jatorria.
Bai bizitegi-sektorean bai sektore industrialean zein hirugarren sektorean erabiltzen dira, izan eraikinen barnean, argi apaingarrietan edo argiteria publikoan.
Aplikazio bakoitzerako tonalitate egokiena hautatzea ahalbidetzen dute, nahiz eta kolore-tenperatura murrizten den heinean (tonalitate beroagoak) prezioa handitzen den eta energia-efizientzia murriztu egiten den zuriekin alderatuta.
LEDen abantaila nagusiak hauek dira:
- Argi-errendimendu altua (lm/W).
- Oso bizitza luzea (25.000 eta 50.000 ordu artekoa).
- Berehala pizten dira.
- Erraz ezartzen dira (ez dago inolako mugarik lanpararen posizioari dagokionez).
Iberdrolak zure kasu zehatza aztertzeko eta soluzio egokiena proposatzeko aukera ematen dizu, argiteria publikorako, lokal komertzialen argiztapenerako nahiz eraikinen barnerako.
Kontratatu nahi duzu?
EZAGUTU HALOGENURO METALIKOEN EZAUGARRI NAGUSIAK
Halogenuro metalikoek kalitate handiko ingurune-baldintzak sortzen dituzte, erreprodukzio kromatikorako gaitasun handia eta kolore-tenperatura egokiena hautatzeko aukera bateratzen baitituzte. Horregatik, alderdi horiek kritikoak diren aplikazioetan hautatzen dira, esate baterako telebista bidezko emankizunak egingo diren esparruetan, ibilbide nagusietan kokatutako erakusleihoetan edo kalitatezko produktuak erakusten direnetan, hiri handietako erdiguneko plaza eta pasealekuetan, erreprodukzio kromatiko ona eskatzen duten industrietan eta abarretan.
35 eta 2.000 W arteko potentzia-gama osoa hartzen dute.
Horien funtzionamendurako, pizteko eta deskarga egonkortzeko ekipamendu lagungarria behar da. Intentsitateari, argi-fluxuari, tonalitateari eta abarri dagokienez baldintza izendatuak lortzeko, 10 minutu inguru igaro behar dira konexioa egiten den unetik; hornidura eteten bada, berotan berriz pizteko 15 minutu behar dira gutxienez.
Argi-igorpen oso puntuala duten lanparak direnez, itsualdia sor dezakete. Hori saihesteko, luminantzia murrizten duten proiektoreen barnean kokatzen dira ia beti.
Iberdrolak bere bezeroei beren kasu zehatza aztertzeko eta soluzio egokiena proposatzeko aukera ematen die, argiteria publikorako, lokal komertzialen argiztapenerako nahiz eraikinetarako (barnean eta kanpoan).
Kontratatu nahi duzu?
GURE EFIZIENTZIA HANDIKO FLUORESZENTZIA-SOLUZIOA AURKEZTEN DIZUGU
Lanpara fluoreszenteak jarduera-sektore guztietan erabiltzen dira. Merkatuan denbora luzean presentzia izan duten arren, merkaturatu zenetik gehien eboluzionatu duten lanpara-moten artean dago. Argi-errendimendua, tonalitatea, erreprodukzio kromatikoa, tamaina, diseinua eta abar hobetu dira, gaur egungo egoerara iritsi arte.
Une honetan barne-argiztapenerako lanpara fluoreszenteak erabiltzean oinarritutako soluzioak dira prestazio onenak eskaintzen dituztenak 5-6 m-tik beherako altuera duten espazioetan, baldin eta dekorazio-eskakizunek ahalbidetzen badute.
Lanpara fluoreszenteen artean, efizientzia altukotzat hauek hartzen dira:
- 16 mm-ko diametroa dutenak, bai linealak bai tolestuak (zenbat eta diametro txikiagoa izan, orduan eta efizientzia handiagoa dute).
- Neurriak mantenduz potentzia murrizten dutenak ("Eko" motakoak). Ondorioz aurrezten den energia % 10-15ekoa da, hodiak aldatuta soilik.
- Trinkoak balasto elektronikoarekin, goritasunezko lanparak zuzenean ordezteko.
Lanparen eboluzioarekin batera, maiztasun handiko balasto elektronikoek sistemaren energia-kontsumoa nabarmen murriztea eta erregulazio- eta kontrol-sistema malguak aplikatzea ahalbidetu dute. Gainera, lortu diren luminaria-diseinuek eskakizun zorrotzenak asetzen dituzte energia-efizientziari, begietako erosotasunari eta estetikari dagokienez.
Iberdrolak zure kasu zehatza aztertzeko eta zure gelak argiztatzeko soluzio egokiena proposatzeko aukera ematen dizu.