Iberdrola

Zure fakturaren zenbatekoaren norakoa


Zure fakturaren zati bat baino ez da erabiltzen hornidura elektrikoaren kostuak ordaintzeko(*). Gainerakoa hainbat zerga eta bestelako kostu arautuak ordaintzeko erabiltzen da, indarreko araudian jasotakoari jarraikiz.

Desglose de factura de Iberdrola

Horniduraren kostuak


  • Elektrizitatearen ekoizpen-kostuak eta merkaturatze-marjina: elektrizitatea ekoiztu eta merkaturatzera zuzenduak.
  • Garraio- eta banaketa-sareen kostuak: elektrizitatea zure etxebizitzaraino helarazteko eta zuk erabiltzeko beharrezkoak.

Zergak


  • Elektrizitatearen gaineko Zerga: zerga berezia da, alkohola, tabakoa edo hidrokarburoak zergapetzen dituztenak bezalakoa. Legeriak ezartzen duen moduan kalkulatzen da, elektrizitatearen kontsumoarengatik ordaintzen dena eta kontratatutako potentzia bider 1,05113 eginez. Emaitza horri % 4,864ko portzentajea aplikatzen zaio.
  • BEZ (Balio Erantsiaren gaineko Zerga): indarrean dagoen tasa aplikatzen zaio fakturatutako kontzeptu guztien baturari, Elektrizitatearen gaineko Zerga barne. Kanarien kasuan, IGIC aplikatuko litzateke indarrean dagoen tasan, eta Ceuta eta Melillako kasuan IPSI, indarrean dagoen tasan.

Araututako beste kostu batzuk


  • Energia berriztagarrietarako pizgarriak, kogenerazioa eta hondakinak.
  • Sistemako Operadoreari eta Merkatuko Operadoreari egin beharreko ordainketak, operadore horien ordainsariaren kontzeptuan.
  • Sistemaren ahalmenarengatiko ordainketak tarifa-aldien arabera.
  • Galerak aplikatzetik eratortzen diren zenbatekoak.

(*) Zure fakturaren zati bat baino ez da erabiltzen hornidura elektrikoaren kostuak ordaintzeko(*). Gainerakoa hainbat zerga eta bestelako kostu arautuak ordaintzeko erabiltzen da, indarreko araudian jasotakoari jarraikiz