Zure gailuan azkar-azkar instalatzen da, eta bahitu egiten ditu zure fitxategiak. Ondoren, bahisaria ordaintzea omen duzu horiek berreskuratzeko bide bakarra... Badakizu zeri buruz ari garen? Ransomware-ari buruz.

Ransomware-a birus mota bat da, zure gailuetara heltzean bertan dagoen informazio guztia zifratu egiten duena. Bahisaria eskatzen dizu hura berreskuratzeko, deszifratzea ahalbidetuko lizukeen pasahitzaren truke, hain zuzen.

Zergatik interesatzen zaizu guzti hau? Azken aldian gora besterik ez duen egiten eraso mota bat delako, eta oso erraza delako bere biktima izatea, beharrezko neurriak hartzen ez badira.

Jarraian, ransomware-ak zure atera nola deitu dezakeen eta bere segada saihesteko moduak ezagutzera gonbidatzen zaitugu.

Infografía Ransomware