Kontagailu adimendunak
Zer da kontagailu adimendun bat?
Kontagailu adimenduna neurketa-ekipoa da, eta orduoro egiten den benetako elektrizitate-kontsumoa erregistratzen du urrunetik.
Zein abantaila dituzte kontagailu adimendunek?
Etxebizitza bakoitzerako optimizazioa errazten dute, bere kontsumo-behar eta ohitura partikularren arabera.
Irakurketak urrutitik egiteko modua ematen dute.
Kontratu-baldintzak azkarrago aldatu ahal izango dira, urrunetik egin ahal izango baitira, kontagailu-gelan esku hartu beharrik gabe (alta edo baja hartzea, aldatzea edo berriro konektatzea).
Potentzia eta tarifak azkarrago aldatu ahal izango ditu bezeroak, eta horrek bezeroari aurrezten lagun diezaioke.
Sarearen kudeaketa eraginkorragoa izango da eta, beraz, gorabeherak murriztuko dira, baita horniduraren eten-tarteak ere, matxurarik izanez gero.
Nola jakin dezaket urrutitik kudeatutako kontagailu adimenduna ote dudan?
Iberdrolako bezero bazara, zure faktura kontsulta dezakezu eta "Kontratuaren datuak" atalean, urrutiko kudeaketa duen kontagailua ote daukazun ikusi. Bestela, oraingo merkaturatzailearekin harremanetan jar zaitezke berrets diezazun (Iberdrolaren bezero bazara, 900 600 240 telefono-zenbakira dei dezakezu).
Oraindik kontagailu adimendunik ez badaukat, zer egin behar dut aldatzeko?
Banatzaileek 2018ko abenduaren 31ra arteko epea dute kontagailu tradizionalen % 100 aldatzeko. Ez da ezer egin behar. Eskualde bakoitzeko banatzaileak prestatutako planaren arabera kontagailua aldatzea egokitzen zaizunean, gutun bat igorriko zaizu, edo egoki den atarian edo jabeen erkidegoan informazioa emango da, kontagailuaren aldaketaren egunaren berri emanez.
Kontagailua aldatzeko, elektrizitate-hornidura moztu behar al da?
Ekipoa aldatzean (beste edozein ekipo aldatzean gertatzen den moduan), hornidura minutu gutxi batzuetako tarte laburrean eten behar da. Egun batzuk lehenago, atarian jarriko diren informazio-kartelen bitartez, lanak zein egun eta ordutan egingo diren zehaztuko da.
Nori eragiten dio kontagailuaren aldaketak?
15 kW edo gutxiagoko potentzia kontratatuta daukaten hornidura guztiei eragiten die, hau da, ia etxebizitza guztiei.
Kontagailuz aldatzeak kosturen bat al dauka?
Ez. Doan da kontagailu zaharra kentzea eta berria instalatzea.
Nolakoa izango da neurketa-ekipoa aldatu osteko lehen faktura?
Faktura bi bloketan zatituta egongo da. Lehen blokeak aurreko irakurketatik erretiratzeko unera arte kontagailuak markatzen duen kontsumoa izango du. Bigarren blokean, kontagailu berria jarri zen egunetik fakturaren egunera arte izandako kontsumoa agertuko da. Zenbateko osoa ez da aldatuko.
Kontagailu berriaren alokairuaren zenbatekoa bakarrik aldatuko da; kontagailu zaharra kentzea bezala, 2013ko abuztuaren 3ko egunez araututa dago. Abuztuaren 1eko IET/1491/2013 Aginduari jarraiki, zenbateko hori 0,81€koa izango da hilero hornidura monofasikoen kasuan eta 1,3€koa hilero trifasikoetarako.