Zein da kontagailuaren eginkizuna?


Bere funtzioa egindako gas-kontsumoa zenbatzea da. Kontagailua bezeroarena edo banatzailearena izan daiteke (kasu honetan, alokairu bat kobratuko dizu; bere kostua urtero ezartzen da Ministerioaren Agindu baten bitartez).


Kontagailuaren irakurketa konpainia banatzailearen ardura da; hark emango dio Iberdrolari egindako kontsumoaren berri, fakturatu ahal izan dezan.


Zer jakin behar duzu galdarei buruz?

Gas-galdara bat erregai gisa gasa darabilen galdara bat da. Instalazioaren arabera, gas-galdarak zorukoak izan daitezke (bero-potentzia handiagokoak), edo hormako galdarak, ohikoenak sukalde batean edo bainu-gelan kokatuak.Gas-galdara oso modu sinplean erabili daiteke, berokuntzarako bakarrik, edo modu mistoan, berokuntza eta ur bero sanitarioa sortzeko.

Funtzionatzeko moduaren, errendimenduaren eta kontsumoaren arabera, hainbat galdara-mota ezberdindu ditzakegu ere:

  • Galdara estandarrak: ohiko funtzionamenduko galdarak. Errendimendu eskasagoa dute, energia gehiago kontsumitu behar baitute ura berotzeko.

  • Kondentsazio-galdarak: errendimendu altuko galdarak dira, erreketa-gasetan sortzen den ur-lurruna aprobetxatzen dutenak. Ohikoekin alderatuta, kondentsazio-galdarekin energia-kontsumoan aurreztu egiten da eta karbono dioxido eta nitrogeno oxido isurpenak murriztu.

  • Tenperatura baxuko galdarak: etengabe funtziona dezaketenak dira, itzulerako uraren tenperatura (ez galdararena) 40ºCkoa izanik. Errendimendua kondentsaziokoena baino txikiagoa da, baina estandarrena baino handiagoa.

Erreketarako erabiltzen duen airea nondik datorren, gas-galdara atmosferiko (galdara dagoen gela beretik dator), edo estankoak (airea kanpotik hartzen dute) ezberdindu daitezke. Estankoak dira seguruenak.

Zer jakin behar duzu berogailuei buruz?

Gas-berogailua duten instalazioek ur bero sanitarioa hornitzeko modua ematen dute. Berogailuak ur beroa sortzen duen zentralarena egiten du eta iturgintza-instalazioan barrena eramaten da instalazioan aurreikusitako hornidura-puntu guztietaraino, txorrotak izan ala etxeko tresnak.

Bi oinarrizko berogailu mota dago, zirkuitu irekikoak edo zirkuitu estankokoak:

  • Zirkuitu irekikoak: beharrezkoa duten airea kokatuta dauden tokiko gasaren erreketatik hartzen dute eta gasak kanporatu egiten dituzte ebakuazio-hodiaren bitartez.

  • Zirkuitu estankokoak airearen sarrerak eta erreketaren produktuen ebakuazioak ez dute inolako kontakturik instalatuta dauden egoitzarekin. Berogailuetako bi motatik, estankoa da seguruena, gas kaltegarrien ihesik ez dagoela ziurtatu eta ahalik eta segurtasun handiena eskaintzen dutela eta.

Zer jakin behar duzu aireztatze-saretari buruz?

  • Gogoan izan ez duzula galdara/berogailua kokatuta dagoen tokiko aireztapena estali edo oztopatu behar.
  • Aireztapen-saretek baldintza ezin hobeetan egon behar dute.. Ez itzazu sekula estali.
  • Terrazan edo esekitokian kristalak jartzen badituzu, ez ahaztu aireztapen-saretak jartzen.
  • Gasen irteera-tutua funtsezkoa da tresnen funtzionamendu egokirako. Espezialista batek instalatu behar du, araudiari jarraiki.