Nola ordaindu nire fakturak?
 

 
Orain, zure fakturak ordaintzea askoz errazagoa da 
Iberdrola: aukeratu fakturak ordaintzeko modua
 

Helbideratzea, Lineako ordainketa ...

Helbideratzea: HELBIDERATU ZURE FAKTURAK ETA APUNTA ZAITEZ EROSOTASUNERA

Iberdrolaren fakturen ordainketa helbideratzeko, datu hauek eman behar dizkiguzu:

  • Ordainketa-titularraren IFZ/IFK, hau da, fakturak helbideratuko diren banku-kontuaren titularrarena.
  • Ordainketa-titularraren datu pertsonalak (izen-abizenak eta helbidea).
  • IBAN: banku-kontuen nazioarteko identifikazio-zenbakia. Espainiako kontuarenak 24 karaktere ditu, banku-kontuaren (BKK) 20 digituak eta aurretik herrialdearen kodea eta kontrol-digitu bat.

Helbideratzea gure edozein arreta-kanaletan eska dezakezu:

 

Lineako ordainketa: TXARTEL BIDEZ LINEAN ORDAINTZEKO ZERBITZU BERRIA. EROSOA, SEGURUA ETA DOAKOA!

Gure lineako ordainketen doako zerbitzuari esker, zure fakturak eroso ordain ditzakezu eguneko 24 orduetan eta urteko 365 egunetan. Beharrezkoa:

  • Interneterako konexioa duen ordenagailua, tableta edo mugikorra.
  • Bankuko txartel aktiboa. Zordunketakoa eta kreditukoa, Visa eta Mastercard onartzen ditugu.
  • Ordaindu nahi den faktura edo ordaintzeko agindu-gutuna. Bertan aurkituko dituzu eskatuko dizkizun datuak: igorlea, erreferentzia, identifikazioa eta zenbatekoa.

 

Beste ordainketa-modu batzuk: IBERDROLAK FAKTURAK ORDAINTZEKO HAINBAT MODU JARTZEN DIZKIZU ESKURA

  1. Beste ordainketa-modu batzuk: Eskudirutan edo kutxazain bidez

    Faktura zuk zeuk ordain dezakezu kutxazain automatikoen bidez edota finantza-erakunde laguntzaileen bulegoetan, faktura edo ordaindu ez izanaren ohar-gutuna aurkeztuta.

  2. Beste ordainketa-modu batzuk: Txartela

    Banku-txartelaren bidez ordain dezakezu 900 225 235 telefonora deituta. 

  3. Beste ordainketa-modu batzuk: Transferentzia

    Ordainketa transferentzia bidez egin dezakezu. Kontzeptuan beti fakturaren kontratu-zenbakia jarri beharko da. Ordainketa-modu horri buruzko informazio gehiago nahi izanez gero, zure esanetara gauzkazu 900 225 235 telefono zenbakian.

 

Maiz egiten diren galderak: IBERDROLAK FAKTURAK ORDAINTZEKO HAINBAT MODU JARTZEN DIZKIZU ESKURA

  1. Maiz egiten diren galderak: Zein dira nire fakturak ordain ditzakedan banku edo finantza-erakunde laguntzaileak?

    Erosotasunagatik, fakturen ordainketa zure betiko bankuan edo kutxan helbideratzea gomendatzen dizugu, baina finantza-erakunde hauetara ere joan zaitezke, Iberdrolak akordioak baititu zure fakturak ordaindu ahal izateko:

    • Banco Cooperativo
    • Banco Popular
    • Banco Santander
    • Bankia
    • BBVAren kutxazain-sarea
    • Caja Duero
    • CCM
    • Caja España
    • CajaMar
    • Caja Ontinyet
    • Cajas Rurales
    • Caja 3
    • Kutxabank
    • Laboral Kutxa
    • La Caixaren kutxazain-sarea
    • Liberbank
    • Mare Nostrum
  2. Maiz egiten diren galderak: Zer da IBAN?

    IBAN banku-kontuen nazioarteko identifikazio-zenbakia da. Espainian, 24 karakterez osatuta dago eta karaktereak honela antolatzen dira:

    • Lehen bi karaktereek kontuaren herrialdea identifikatzen dute. Espainiaren kasuan, ES.
    • Hurrengo bi karaktereak kontrol-digituak dira eta IBAN balioztatzeko balio dute.
    • Gainerako hogei digituak Bezeroaren kontu-kodearenak dira. Digitu horiek finantza erakundea (4 digitu), kontuaren bulegoa (4 digitu), kontrol-digituak (2 digitu) eta kontuaren zenbakia (10 digitu) identifikatzen dituzte.
  3. Maiz egiten diren galderak: Zer da mandatua?

    Mandatua helbideratze-aginduaren balio bera duen dokumentua da. Dokumentu horren bidez, kontuaren titularrak (ordaintzaileak) baimena ematen dio Iberdrolari adierazitako kontuan kobratzen hasteko eta bankuari, berriz, agindu horiek betetzeko, hau da, ordainketa horiek ordaintzeko.

    Ordaintzailea zorduntzeko kontuaren titularra da, bezeroa beste norbait bada ere, eta beharrezkoak dira bere datuak eta sinadura, helbideratzea baliozkoa izateko.

  4. Maiz egiten diren galderak: Zer da SEPA?

    SEPA “Single Euro Paymnet Area” (Eurotan Ordaintzeko Eremu Bakarra) esaldiaren siglak dira. Herritarrek, enpresek eta beste ekonomia-eragile batzuek Europan ordainketak eurotan egin eta jaso ditzaketen eremua da, nazio mugen barruan edo haietatik kanpo, baldintza beretan eta eskubide eta obligazio berekin, edonon daudela ere.

    SEPA eremua osatzen dute Europar Batasuneko 27 estatu-kideek, Islandiak, Liechtensteinek, Norvegiak, Suitzak eta Monakok.

  5. Maiz egiten diren galderak: Noiz sartuko da indarrean SEPA?

    SEPA 2014ko otsailaren 1ean sartu zen indarrean, 260/2012 araudiaren (EB) arabera.

  6. Maiz egiten diren galderak: Zein abantaila ditu lineako ordainketa-zerbitzuak?

    Hauek dira abantaila nagusiak:

    • Erosotasuna: zerbitzua erabilgarri dago eguneko 24 orduetan eta urteko 365 egunetan, eta Interneterako konexioa duen edozein gailutatik erabili ahal izango duzu.
    • Segurtasuna: lineako ordainketak erabat seguru egiten dira.
    • Doakoa da: doako zerbitzua da.
    • Bizkortasuna: unean bertan jasoko duzu ordainketaren berrespena.

     

  7. Maiz egiten diren galderak: Nola jakin dezaket txartel bidezko ordainketa behar bezala egin dela?

    Ordainketa egiten duzun unean, pantailan ikusiko duzu eragiketaren emaitza:

    • Behar bezala onartu bada, hau da, txartelean zordundu bada eta Iberdrolaren kontuan ordaindu bada.
    • Prozesuan arazo bat detektatu delako baztertu bada (saldoa falta delako, txartela blokeatu delako...).

    Gainera, zure helbide elektronikoa badugu, ordainketa egin dela eta faktura ordainduta dagoela berretsiko dizugu.

  8. Maiz egiten diren galderak: Bada ordainagiririk txartelarekin linean ordaintzen denean?

    Bai. Linean ordainketa egin baino lehen zure helbide elektronikoa ematen badiguzu, Iberdrolaren kontuan ordainketa jaso dela berretsiko dizugu. Gainera, ordainagiria inprimatu ahal izango duzu, ordainketa egin eta berehala.

  9. Maiz egiten diren galderak: Segurua al da lineako ordainketa-zerbitzua?

    Bai. Iberdrolan TPV sistema birtual bat erabiltzen dugu, zure datuak erabat babestuta egon daitezen.

    TPV birtuala linean ordainketak egiten uzten duen ordainketa-pasarela da. Modu horretan egiten diren transakzio guztiek segurtasun-, konfidentzialtasun- eta integritate-berme osoa ematen die txartelen titularrei.

  10. Maiz egiten diren galderak: Txartel bidezko ordainketa-zerbitzuak ba al du kostu osagarririk?

    Ez, Iberdrolak zure eskura jartzen duen doako zerbitzua da eta ez du inolako kostu osagarririk zuretzat.

 
 

Partekatzea

  • Partekatzea  non Twitter. Nola ordaindu nire fakturak? Kanpoko loturak, leiho berrian irekitzen du
  • Partekatzea  non Facebook. Nola ordaindu nire fakturak? Kanpoko loturak, leiho berrian irekitzen du
  • Partekatzea  non Google. Nola ordaindu nire fakturak? Kanpoko loturak, leiho berrian irekitzen du
  • Partekatzea  non Linkedin. Nola ordaindu nire fakturak? Kanpoko loturak, leiho berrian irekitzen du
  • Partekatzea  non Delicious. Nola ordaindu nire fakturak? Kanpoko loturak, leiho berrian irekitzen du
  • Partekatzea  non Meneame. Nola ordaindu nire fakturak? Kanpoko loturak, leiho berrian irekitzen du
  • Partekatzea  non Yahoo. Nola ordaindu nire fakturak? Kanpoko loturak, leiho berrian irekitzen du
  • Bidali  gatik Mail. Nola ordaindu nire fakturak? Kanpoko loturak, leiho berrian irekitzen du