Gasaren mantentze-paketea

Matxurak ahaztu eta galdara estalita eduki nahi dutenentzat Horrela, efizientziaren, segurtasunaren eta aurrezkiaren alde egingo duzulako. Hilean 9,95€/hil. (12,04€/hill. Zergak barne)*-ren truke bakarrik.

Kontrata ezazu
alerta

Ohar garrantzitsua

Valentziak hartu duen denboralearen ondorioz, Iberdrolak eragindako eremu geografikoetan bezeroei etxean ematen dizkien arreta-zerbitzuak aldatzen ari dira. Eremu kaltetuenetan ari gara lanean, komunikazio-bideen egoera dela-eta iristeko zailtasunak dauden arren.

Gainera, arreta premiazkoenak lehenesten ari gara, eta beste arlo batzuetako bitartekoak lekualdatzen ari dira, egoera ahalik eta lasterren normalizatzen laguntzeko. Horiek horrela, gure bezeroei eskatzen diegu uler dezatela gure zerbitzuak ematean gerta daitezkeen atzerapenak.

Zergatik da niretzat?

Zure galdara edo berogailuaren, gas-instalazioaren eta berogailuaren urteko berrikuspena izango duzulako.

Zer hartzen du barne?

Gasaren mantentze-paketea

Hilean 9,95€/hil. (12,04€/hil. Zergak barne*) hau izango duzu...

Eskulanaren 3 orduko eta materialen 50€ -rainoko deskontua.

Matxuretan deskontu bikain hauei etekina atera ahal izango diezu. Horrela, ustekabeak ez zaizkizu hain garesti kostako.

Matxuretan joan-etorriak doan.

Matxura izanez gero, ez duzu joan-etorria ordaindu beharko.

Galdararen urteko berrikuspena.

Zure galdara eta instalazioa prest izango dituzu, denak behar bezala funtzionatzen duela ziur egoteko.

Kontrata ezazu

Galderaren bat al duzu?

Hemen aurkituko dituzu zalantza ohikoenetako batzuk, baita dagozkien erantzunak ere, ea lagunduko dizuten.

Gasaren mantentze-zerbitzuaren paketeari esker instalazio seguruagoaz eta efizienteagoaz gozatuko duzu, eta % 30 arte aurreztuko duzu zure galdararen kontsumoan. Zerbitzu honetaz, urtero berrikusiko dugu zure gas-instalazioa, galdara edo berogailua eta berokuntza, baita erradiadoreak ere.
Gainera, edozein matxura izanez gero, 3 orduko eskulanari dagokion deskontua, 50 € materialetan eta doako joan-etorria izango duzu.

RL1, RL2 eta RL3 gas-hornidura duen eta 70kW-tik beherako galdara duen edozein egoitza-bezero. Gas-hornidura Iberdrola Clientes enpresarekin badu, zerbitzua kontratu horri lotuko zaio. Iberdrola Clientes enpresarekin gas-hornidura kontratatu ez badu, zerbitzua kontratu independente gisa kontratatu ahal izango da.

Zerbitzua 900 11 00 11 telefonora deituta kontrata dezakezu edo, nahiago baduzu, hurbilen duzun arreta-puntura hurbilduta.
Gure webgunearen bidez ere kontrata dezakezu

Zerbitzuak urte bateko iraupena du eta automatikoki luzatuko da elkarren segidako urte bateko epealditan, bezeroak epealdi bakoitza amaitu baino hamabost (15) Egun lehenago aurkakorik adierazi ezean.

Matxura baten konponketa gure aplikaziotik eska dezakezu asteko 7 egunetan eta eguneko 24 ordutan, edo, nahiago baduzu, 900 22 45 22 telefonora deituta.
24 ordu baino gutxiagoan, teknikari bat joango da zure etxera matxura konpontzeko. Konponketa guztiek gutxienez sei hilabeteko bermea izango dute.

Eraikinetako Instalazio Termikoen Erregelamenduaren arabera (EITE), aparatuaren erabiltzailea arduratu behar da instalazioa behar bezala mantentzeaz eta, bi urtean behin, 70 kW-erainoko gas-aparatuak berrikusteaz. Aparatu hauek etxebizitza-instalazioetan orokorrean erabiltzen direnak dira.
Gasaren mantentze-zerbitzuaren paketearekin ez zara zertan kezkatu; izan ere, guk deituko dizugu mantentze-zerbitzuaren berrikusketa egiteko.