Iberdrola

Inoiz baino errazagoa da zure faktura ulertzea

  • Miniatura del anverso de factura de gas natural
  • Miniatura del reverso de factura de gas natural

Anverso factura

Anverso de factura de gas natural Reverso de factura de gas natural
  • Goiko aldeko ezkerreko izkina: faktura igortzen duen Iberdrola Taldeko sozietatearen izena. Honako hauetako bat izan daiteke: IBERDROLA CLIENTES SAU.

    Goiko aldeko eskuineko izkina: faktura motaren erreferentzia (elektrizitatea, gasa...).

    Fakturaren aldia: faktura honetako argi-kontsumoa egin den epealdiaren hasierako eta amaierako data.
    Hasiera data: egun honetan egindako kontsumoa ez dago sartuta faktura honetan, dagoeneko aurrekoan sartu zelako.
    Amaiera data: egun honetan egindako kontsumoa sartuta dago fakturan.

    Aurreikusitako zordunketa data / kobratzeko azken eguna zure kontratua helbideratuta badago edo Kuota Finkoa aktibatu baduzu, zure banku-kontuan zordunketa/kobratzea egiten den eguna da. Helbideratuta ez badago, ordainketa egiteko azken eguna da, itundutako banku erakundeetan, gure webgunean edo telefonoz.

    Irakurketa errealean oinarritutako faktura: kontsumoa zure kontagailuan irakurri da

    Irakurketa zenbatetsian oinarritutako faktura: zure kontagailuko kontsumoa ezin izan da irakurri, sartzeko arazoak direla medio; hori dela eta, irakurketa zenbatetsi egin da, aurreko kontsumoak oinarri hartuta.

    Kontratuaren erreferentzia: Zure kontratua identifikatzen duen zenbakia, gurekin edozein gestio egiteko balio dizuna

    Garrantzitsua da komunikatuak jasotzeko eman diguzun posta-helbidea zuzen dagoen egiaztatzea. Batzuetan ez dator bat hornidura-puntuaren helbidearekin.

    Energia: energiarekin zerikusia duten kontzeptu guztiak jasotzen ditu (termino finkoa, kontsumoa, zergak eta abar). Atzealdean xehetasun guztiak aurkituko dituzu.

    Zerbitzuak eta beste kontzeptu batzuk: zure fakturan dauden eta energiarekin zerikusirik ez duten kontzeptu guztiak jasotzen ditu (neurgailuen alokairua, kontratatutako beste produktu edo zerbitzu batzuk?). Atzealdean xehetasun guztiak aurkituko dituzu

    Argi kontsumoak azken hilabeteetan izan duen bilakaera (kWh) erakusten du grafikoak. Horrela, azken aldiko kontsumoa aurreko urteko aldi berekoarekin aldera dezakezu. Marra beltzak zure kontratuaren batez besteko kontsumoa adierazten du. Kontsumoa zenbatetsia denean, dagokion grafikoko barra marrekin agertuko da.

    Fakturazio aldi batzuetan egun kopurua desberdina denez, faktura honetako eguneko batez besteko kontsumoa eta azken 12 hilabeteetako eguneko batez besteko kontsumoa ematen dizkizugu, hobeto konparatu ahal izateko.

    Esparru honetan zure fakturaren zenbatekoari edo kontzeptu jakin bati buruzko mezu baliagarriak jartzen ditugu. Beti irakurtzea komeni da.

  • Hemen dituzu energiaren laburpena, kontratatutako zerbitzuak eta horiei dagokien BEZa.

    Halaber, kontsumoaren bilakaera ikusi dezakezu, fakturazioaren laburpenaren eskuinaldean ageri den grafikoaren bidez; bertan azken hilabetetako gas naturalaren kontsumoa zehazten da, kWh-tan. Hala, azken aldiko kontsumoa aurreko urteko aldi berdinarekin alderatu ahal izango duzu. Nabarmendutako marra horizontalak zure kontratuaren batez besteko kontsumoa adierazten du. Kontsumoa balioetsia denean, dagokion grafikoaren barra marrekin agertuko da.

    Zure eguneroko batez besteko kontsumoari buruzko datuak (eurotan) ere ematen dizkizugu, fakturatutako aldian, baita azken 12 hilabeteotan ere.

  • Zure faktura ulertzen laguntzen dizugu: zure fakturazioari buruzko informazio garrantzitsua biltzen du; esaterako, Kuota Finkodune faktura bada, Kuota Finkoa zerbitzua kontratatuta duzula eta zertan datzan gogoraraziko dizugu. Horrez gain, atal honetan zure fakturari eragiten dioten gertakari esanguratsuen berri emango dizugu (adibidez, energiaren edo zerbitzuen prezioak aldatzea).

    Gainera, amaierako atalean, Iberdrolak eskaintzen dizkizun zerbitzuekin eskuratu ditzakezun onurei buruzko mezuak aurkituko dituzu.

    Kalitate-zigiluak

    • AENOR: Iberdrolaren kalitatearen kudeaketa-sistemaren ziurtapen-zigilua, irabazi-asmorik gabeko Espainiako Normalizazio eta Ziurtapen Elkartearen (AENOR) bitartez lortutakoa. Ziurtapen honek Iberdrolak erabilitako Kalitate Sistema UNE-EN ISO 9001 ARAUAn ezarritako betekizunekin bat datorrela ziurtatzen du.

    • KONTSUMO-ARBITRAJEA: IBERDROLA CLIENTES SAU Kontsumo Arbitraje Sistemari atxiki zaizkio, gatazkak ebazteko. Hori dela eta, Iberdrolari erreklamazio bat jarri eta 30 eguneko epean behar bezalako erantzunik jaso ez baduzu, dagokion Arbitraje Batzordera jotzeko modua izango duzu, Iberdrola arbitraje horren menpe jarri den kasuetarako, erreklamatutako gaia enpresa merkaturatzailearen erantzukizuna bada. Informazio gehiagorako Erreklamazioak atalera jo dezakezu..

    • PEFC zigilua: horren bidez ziurtatzen da fakturak egiteko erabiltzen den papera era jasangarrian kudeatutako basoetatik eta kontrolatutako iturrietatik datorrela.

  • Miniatura del anverso de factura de gas natural
  • Miniatura del reverso de factura de gas natural

Reverso factura

Reverso de factura de gas natural Reverso de factura de gas natural
  • Zuren energia-horniduraren datuak eta ezaugarriak ezagutzeko beharrezkoa den informazioa eta ordainketa-datuak.

    Neurgailua: zure kontagailua identifikatzen duen zenbaki bakarra. Kontagailu bakoitzak kode ezberdina du.

    Enpresa banatzailea: Iberdrola Clientes-ekin kontratatu duzun elektrizitatea zure auzoko enpresa banatzailearen sarearen bidez garraiatzen da, hornidura puntura iritsi arte. Enpresa horrek instalazioak ondo daudela bermatzen du, hornidura puntuak sarera lotzen ditu, kontagailuak instalatu eta irakurketak hartzen ditu.

    Hornidura-puntuaren identifikazioa (CUPS): Edozein enpresa banatzaile edo merkaturatzaileren aurrean zure hornidura-puntua identifikatzen duen kode bakarra da. Horniduraren NANaren antzekoa da.

    Sarera sartzeko bidesaria (ATR): banatzaileak bezeroari gasaren urteko kontsumoaren arabera esleitzen dion bidesaria:


    • 3.1 tarifa: urteko 5.000 kWh-ko kontsumoa edo beherakoa
    • 3.2 tarifa: urteko 5.000 kWh-tik gorako eta 50.000 kWh-tik beherako kontsumoa
    • 3.3 tarifa: urteko 50.000 kWh-tik gorako eta 100.000 kWh-tik beherako kontsumoa
    • 3.4 tarifa: urteko 100.000 kWh-tik gorako eta 3 GWh-tik beherako kontsumoa.

    Sarera sartzeko bidesarien prezioak: atal honetan aipatzen dugu BOEren zein zenbakitan dauden jasota indarrean dauden bidesarien zenbatekoak.

    Kontratuak egun honetara arte iraungo du: Zure kontratuaren mugaeguna da. Kontrakoa adierazten ez baduzu, zure kontratua automatikoki luzatuko da. Kontratua berritzean prezioen aldaketarik egonez gero (orain daukazun eskaintza indarrean ez badago), gutxienez 15 egun baino lehenago jakinaraziko dizugu.

  • Hemen duzu energiaren eta fakturatutako zerbitzuen banakapena:

    ENERGIA

    Energia atalean honako hauek ager daitezke.

    Hileko termino finkoa: zerbitzua zure etxean erabiltzeko aukera izateagatik ordaintzen duzun zenbatekoa da. Horren prezioa kontratatu duzun tarifaren arabera aldatzen da (urtean egiten duzun kontsumoak erabakitzen du tarifa hori) eta hilabete kopurua eta hileko prezioa biderkatuz kalkulatzen da.

    Fakturatutako energia: fakturazio aldi horretan izandako gas kontsumoa da, eta metro kubikotan (m3) neurtzen da, nahiz eta orduko kilowattetan (kWh) fakturatzen den. Aldi horretako kontsumoa (kWh) eta kWh baten prezioa biderkatuz kalkulatzen da.

    Gas naturalaren gaineko zerga: gasaren gaineko zerga berezia da. Jasangarritasun energetikorako neurri fiskalei buruzko abenduaren 27ko 15/2012 Legearen arabera, honela kalkulatzen da: Gas naturalaren gaineko zerga = 0,00234 €/kWh * fakturatutako kontsumoko kWh-ak.

    ZERBITZUAK ETA BESTE KONTZEPTU BATZUK

    Batzuetan lerro bat baino gehiago ager daiteke kontzeptu berdin bati buruz. Honako arrazoi honengatik gerta daiteke:
    • Fakturazio-epealdi berdin baten barruan aplikatu beharreko prezioetan aldaketaren bat gertatu denean.

    ENERGIAREN, ZERBITZUEN ETA BESTE KONTZEPTU BATZUEN GUZTIZKOA

    Atal honetan egon daitezkeen kontzeptuak:

    Neurgailuen alokairua neurgailua edo kontagailua energiaren kontsumoa neurtzeko gailua da. Gehienetan, zure auzoan gasa banatzen duen enpresa da jabea, eta bezeroek alokairu erregimenean daukate; hori dela eta, kontzeptu hori hilabete guztietan fakturatuko da, fakturazio aldiko egun-kopurua eta kontagailua alokatzeko prezioa biderkatuz, kontagailua bezeroarena denean izan ezik, halakoetan ez baita fakturatuko. Legeak ezartzen du bere prezioa.

    Beste zerbitzu batzuk : kontratatu duzun edozein produktu edo zerbitzu ere fakturatuko dugu atal honetan, adibidez Larrialdi Elektrikoen Zerbitzua eta Gasaren Mantentze Zerbitzuaren paketea edota energiari zuzenean lotuta ez dagoen beste edozein kontzeptu.

    Hemen kontagailuan ikusten den irakurketa eta aurreko irakurketa adierazten da, baita noiz egin diren ere. Gas naturalaren kasuan, kontsumoa metro kubikotan neurtzen da (1 m3 = 1.000 litro).

    Oraingo irakurketatik aurreko irakurketa kenduta, zure fakturan jasotako aldiari dagokion gas naturalen kontsumoa lortzen da, metro kubikotan. m3 horiek fakturatzeko, erabilitako energia bihurtu behar dira, eta orduko kilowattetan (kWh) adierazi. Horretarako, Zuzenketa Faktorea eta Goi mailako Bero Ahalmena (PCS) erabiltzen dira, eta horien balioak ENAGASek eta BOEk ezartzen ditu.

    Esparru honetan, atzealdean bezala, informazio baliagarriak gehitu ohi ditugu, zure fakturaren zenbatekoari buruz edo kontzeptu jakin bati buruz. Beti irakurtzea komeni da.

    Aurrezteko eta energia-eraginkortasuna hobetzeko aholku batzuk ematen ditugu, baita gure ustez baliagarriak izan daitezkeen segurtasun gomendioak ere.

  • Atal honetan zuretzat garrantzitsuak eta erabilgarriak izan daitezkeen hainbat gairi lotutako informazio osagarria biltzen da.

  • Hona hemen Iberdrolarekin harremanetan jartzeko moduak:

    24 orduko Bezeroentzako Arreta: edozein kontsulta egiteko edo informazioa eskatzeko, deitu 900 225 235 telefono-zenbakira.

    Laguntza Teknikoko Zerbitzua: Iberdrolarekin kontratatutako zerbitzuekin (energia-hornidura salbu) zerikusia duen arazoren bat badaukazu, arreta berezituko telefono bat emango dizugu, agente espezializatuekin hitz egin dezazun.

    Sareko Matxurei buruzko Arreta: sarearekin zerikusia duten larrialdiak eta matxurak jakinarazteko telefonoa.

    Arreta Puntuak: Zure fakturan zure etxebizitzatik gertuen dauden bi puntuak adierazten dizkizugu, baina beste Arreta Puntuak ere bila ditzakezu.

    Gure webgunea: kontsulta-postontziaren bidez.

    Sare sozialak: Jarraitu Twitterren www.twitter.com/TuIberdrola eta Facebooken www.facebook.com/IberdrolaClientes.