Aldaketak ulertzen ladunguko dizugu

Arau-esparru berriak garraio-bidesariak, gas naturalaren tokiko sareak eta birgasifikazioa aldatzen ditu, baita gas-sistemako karguak ere. Iberdrolaren gas-planari esker ez duzu ezertaz kezkatu behar, ezta zure errutinak aldatu ere.

Zer dira eta nork arautzen ditu gas-sistemaren bidesariak eta karguak?

Lehiaren Merkatuen Batzorde Nazionalak (MLBN) gas-instalazioetara sartzeko oinarrizko zerbitzuen bidesariak ezartzen ditu, gas natural likidotuaren garraio-, banaketa- eta instalazio-sareen erabilerarekin lotutako ordainsaria estaltzeko. Bidesari horiek kalkulatzeko metodologia MLBNren 6/2020 Zirkularrean ezartzen da.

Trantsizio Ekologikorako eta Erronka demografikorako Ministerioak (MITERD) gas-sistemako karguak ezartzen ditu. Horiek sistemaren kostuak ordaintzeko erabiltzen diren instalazioen erabiltzaileen berariazko ordainketak dira, zuzenean lotuta instalazioen erabilerarekin ez daudenean. Kargu horiek kalkulatzeko metodologia 1184/2020 Errege Dekretuan ezartzen da.

Nola aldatuko dira bidesariak eta karguak 2021eko urriaren 1etik aurrera?

Urtean behin, MLBNk gas-bidesariak berrikusten ditu, bidesariaren tarifa bakoitzean termino finkoaren eta termino aldakorraren zenbatekoa aldatuz. Urte honetan, zenbatekoaren kalkulua berrikusteaz gain, urriaren 1etik aurrera, hau aldatuko da:

  • Bidesarien egitura eta zenbatekoa (tarifa-multzoak).
  • Gas-sistemako karguen zenbatekoa eta fakturan duten banakapena.

Nola aldatzen da bidesarien egitura (tarifa-multzoak)?

Gure bezeroek dituzten zalantza ohikoenak erakutsiko dizkizugu.

2021eko urriaren 1era arte, hornidura konektatuta dagoen presio-mailaren (presio handia edo txikia) eta aurreko urtean egindako kontsumoaren arabera esleitzen da tarifa. Hori kontuan hartuta, honako hauek dira presio txikiko bezeroentzako tarifak (4 bar baino gutxiago), horien artean daude kontsumitzaile gehienak (etxekoak, negozio txikiak eta ertainak):

Tarifak Kontsumoa
3.1 Urtean 5.000 kWh baino gutxiago
Oro har, kontsumo txikiko etxebizitzak dira, non ez dagoen gas naturalaren berokuntzarik, baina bai ur beroa eta/edo sukaldea, edo gas naturalaren berokuntza izanda gutxi erabiltzen duten etxebizitzak.
3.2 5.000 eta 50.000 kWh artean/urte
Tarifa horretan daude gas naturalaren berokuntza duten etxe gehienak.
3.3 50.000 eta 100.000 kWh artean/urte
Kontsumo handiko etxeak izan ohi dira, baita negozioak edo jabekideen komunitateak ere.
3.4 Urtean 100.000 kWh baino gehiago
Normalean gas naturalaren kontsumo handia duten enpresak, negozioak edo jabekideen erkidegoak dira.
Tarifak Kontsumoa  
3.1 Urtean 5.000 kWh baino gutxiago Oro har, kontsumo txikiko etxebizitzak dira, non ez dagoen gas naturalaren berokuntzarik, baina bai ur beroa eta/edo sukaldea, edo gas naturalaren berokuntza izanda gutxi erabiltzen duten etxebizitzak.
3.2 5.000 eta 50.000 kWh artean/urte Tarifa horretan daude gas naturalaren berokuntza duten etxe gehienak.
3.3 50.000 eta 100.000 kWh artean/urte Kontsumo handiko etxeak izan ohi dira, baita negozioak edo jabekideen komunitateak ere.
3.4 Urtean 100.000 kWh baino gehiago Normalean gas naturalaren kontsumo handia duten enpresak, negozioak edo jabekideen erkidegoak dira.

2021eko urriaren 1etik aurrera, bidesariak aurreko urtean kontsumitutako gas-bolumenaren araberakoak izango dira soilik. Etxeko erabiltzaile gehienentzat eta negozio txiki edo ertainetarako, tarifak honako hauek izango dira:

Tarifak Urteko kontsumoa
RL.1 Urtean 5.000 kWh edo gutxiago
RL.2 5.000 kWh/urte baino gehiago eta 15.000 kWh/urte baino gutxiago
RL.3 15.000 kWh/urte baino gehiago eta 50.000 kWh/urte baino gutxiago
RL.4 50.000 kWh/urte baino gehiago eta 300.000 kWh/urte baino gutxiago
RL.5 300.000 kWh/urte baino gehiago eta 1.500.000 kWh/urte baino gutxiago
RL.6 1.500.000 kWh/urte baino gehiago eta 5.000.000 kWh/urte baino gutxiago

Laburbilduz, tarifa gehiago sortzen dira, eta horri esker, prezioak hobeto egokituko dira bezero bakoitzaren kontsumora, eta tarifak aurreko urteko kontsumoaren araberakoak izango dira soilik (jada ez dira egongo presio mailaren araberakoak).

Enpresa banatzaileak esleituko du zure bidesari-tarifa berria, 2020ko uztailaren 1etik 2021eko ekainaren 30era bitartean izandako kontsumoa kontuan hartuz. Hornidura berria bada, kontsumo estimatuaren arabera ezarriko da.

Urriaren 1etik aurrera, enpresa banatzaileak esleitutako tarifaren fakturan jakinaraziko dizugu. Informazio hori Nire Bezero Gunean edo Iberdrola Clientesen App-en ere kontsultatu ahal izango duzu.

Bidesariaren tarifa urtean behin berrikusten jarraituko du enpresa banatzaileak, baina urriaren 1etik aurrera gas-urtearen arabera berrikusiko da, hau da, urriaren 1etik irailaren 30era.

Enpresa banatzaileak aurreko urtean egindako kontsumoa egiaztatuko du, eta balio horren arabera esleituko du tarifa egokia.

Gaur egun, araututako kostuak, bidesariei, sistemako karguei eta beste kontzeptu batzuei dagozkienak, Termino Finkoaren eta Termino Aldakorraren prezioaren barruan sartzen dira.

Urriaren 1etik aurrera, derrigorrez izango da faktura bakoitzean sistemaren karguak bereizita erakustea; beraz, fakturan lerro berri bat ikusiko duzu. Ez kezkatu, ez da kontzeptu berria eta jadanik prezioan sartuta zegoen, baina orain bereizita erakutsiko dizugu.

Aldaketa horiek guztiak automatikoki egingo dira; beraz, ez kezkatu ezertaz.

Laburbilduz, hauek dira aldaketa nagusiak:
 

  • Gasaren tarifa berri bat esleituko zaizu. Tarifa gehiago daudenez, prezioak zure kontsumora egokituagoak egongo dira.
  • Araututako kontzeptuen kalkulua aldatu egingo da, eta aldaketa hori prezioetara pasatuko da.
  • Fakturan lerro berri bat ikusiko duzu, sistemako karguei dagokiena. Ez da kontzeptu berria, jadanik prezioan sartuta zegoen, baina orain bereizita banakatzen da.