500 €arteko konpentsazioa jaso ibilgailu elektriko batera aldatzeagati

Oraindik ez al duzu aurrezkirik izan EAEri esker? Egin kudeaketa Iberdrolarekin, bitartekaririk gabe, eta lortu hobaria zure eraginkortasunagatik hilabete gutxiren buruan.

Zure hobaria lortzeko urrats bat bakarrik falta zaizu

 

Zure ibilgailu elektriko berriak oso onura berezia ematen dizu

500 € arteko hobaria
Zorionak:2023ko urtarrilaren 26aren ondoren mugikortasun jasangarrira pasa bazara, auto % 100 elektriko berriarekin, zure pizgarria jaso dezakezu. Bete zure eskaera!

Zure eskaera hasi aurretik, eskura izan informazio hau

  • NAN/AIZ
    Aurkeztu bi aldeetatik.

  • Ibilgailu zaharraren jabetzaren egiaztagiria
    Urtebete, gutxienez, jabetzan. Zirkulazio-baimena edo TMIZren azken ordainagiria aurkez dezakezu.

  • Zure ibilgailu zaharraren titulartasun-aldaketa edo -baja
    DGTn erregistratutako titularra aldatzeko eskaera aurkez dezakezu, edo, halakorik ezean, ibilgailua txatar bihurtu izanaren ziurtagiria.
  • Zure ibilgailu zaharraren fitxa teknikoa
    Non aurkitu ez badakizu, bilatu zure ibilgailuaren dokumentazioaren artean.

  • Ibilgailu elektriko berriaren erosketa-faktura
    Egindako inbertsioaren banakapen osoa jasotzen duten dokumentuak.

  • Eskatutako laguntzei edo dirulaguntzei buruzko informazioa
    Aldez aurretik dirulaguntza bat eskatu baduzu, horri buruzko zenbait datu eskatuko dizkizugu.
 

Jarri gurekin harremanetan

Zalantzarik baduzu, idatz iezaguzu eta ahalik eta lasterren erantzungo dizugu.

Baduzu galderarik?

Hona hemen zalantza ohikoenetako batzuk

2023ko urtarrilaren 26tik aurrera ibilgailu elektriko berri bat erosi duen eta bere jabetzako errekuntza-ibilgailu bati gutxienez urtebetez behin betiko baja eman dion edozein pertsona fisikok.

Funtsezkoa da energia aurrezteko jarduketa bererako dirulaguntza publikorik jaso duzun adieraztea. Errekuntza-ibilgailu bat elektriko huts batekin ordeztea bateragarria da laguntza gehienekin, hala nola MOVESekin.

Baliozkotzeak eta ordainketak 2 eta 6 hilabete bitartean iraun dezakete. Atzerapenik ez izateko, ziurtatu dokumentazio guztia zuzena, irakurgarria eta osoa dela. Adierazten diguzun dokumenturen batek Ministerioaren baldintzak betetzen ez baditu, zurekin harremanetan jarriko gara, horiek zuzentzeko eskatzeko.

  • Ibilgailu elektriko berriaren erosketa-faktura: normalean, erosketaren unean entregatzen dute. Emakidadunari kopia bat eska dakioke.
  • Ibilgailu zaharraren fitxa teknikoa: IAT estazioan lortzen da, ibilgailuaren azterketa teknikoa egiten duzunean. IATko edozein estaziotan edo DGTren bidez ere eska daiteke kopia bat.
  • Zirkulazio-baimena: DGTn lortzen da, ibilgailua erregistratzen denean. Normalean ibilgailuaren dokumentuekin batera egoten da. DGTn ere eska daiteke kopia bat.
  • TMIZren azken ordainagiria: zerga hori ordaintzen den udalean lortzen da. Zuzenean edo udalaren webgunearen bidez ere eska daiteke.
  • Txatar bihurtzearen ziurtagiria: Zatikatzean lortzen da, ibilgailua suntsitzeko entregatzen denean.
  • Aldaketa edo behin betiko baja eskaera, DGTn erregistratua: DGTn lortzen da izapidea egiten duzunean. Digitalki deskarga daiteke.
  • NAN: zure NANaren argazki bat edo fotokopia bat bi aldeetatik. 
  • Banku-titulartasunaren ziurtagiria: bankuaren bidez lortzen da. Zuzenean eska dezakezu sukurtsal batean edo lineako bankuaren edo zure bankuko aplikazio mugikorraren bidez. Ez du inolako kosturik izaten. 

Los formatos admitidos son en foto (PNG, JPG) y en formato documento (PDF).