Etengabeko Indar Sistemak
Uninterruptible support for electrical disturbances
Online Etengabeko Indar Sistemak
Ekipoen inmunizazioa perturbazio elektrikoen aurrean
IBERDROLAREN BERMEA ETA KONFIANTZAREKIN
Online Etengabeko Indar Sistemek ekipo sentikorrak perturbazio elektrikoen aurrean inmunizatzeko modua ematen dute, babestutako ekipoen etenak eta geraldiak minimizatuz eta babestutako instalazioen fidagarritasun- eta errentagarritasun-indizea hobetuz.
Halako perturbazio elektrikoen aurrean ekipoak inmunizatu eta kontrol-instalazio proiektuak antzeman eta gauzatzea segidako aldietan egiten da, bezeroaren instalazioen ezagupena osatuz eta aberastuz, kasuan kasu egokienak diren diseinua eta soluzioak ezartzea gomendatuz.
Honelako proiektuak aztertu eta ezartzeak jarduera hauek burutzea dakar berekin:
- Hasieran datuak bildu eta elikatze-sarean jazotako gertakarien lehen azterketa, baita bezeroaren instalazioetan gertatutako arazoena ere.
- Bezeroaren egoeraren Hasierako Diagnostikoa eta aldez aurreko txostena, hala badagokio, edo horniduraren kalitate-ikuskaritza.
- Emaitza-txostena, antzemandako perturbazio elektrikoen aurrean instalazioak inmunizatzeko soluzioak proposatuz eta aholkuak emanez.
- Hartu beharreko neurrien exekuzioa kontratatzea, giltza eskura.
- Lortutako emaitzen jarraipena eta monitorizazioa.
Gainera, Iberdrolaren abantaila eta bermeak dauzkazu:
- Zure neurrirako soluzioa eskaintzen dizugu: hasierako azterketa, aldez aurreko diagnostikoa eta emaitza-txostena (soluzioak, aholkuak eta soluzioaren azterketa ekonomikoa barne).
- Proposatutako hobekuntza-neurriak ezartzen lagunduko dizugu, hartu beharreko neurriak gauzatzeko ardura hartzen baitugu, geure bitartekoak edo homologatutako hirugarrenenak erabilita.
- Ordaintzeko erraztasunak 24 hilabetera arte.
Offline Etengabeko Indar Sistemak
Neurrirako soluzioak prozesuen perturbazio elektrikoengatiko etenaldiak minimizatzeko
Perturbazio Elektriko Motzen Gabetzea (SEPEC)
Perturbazio Elektriko Motzen Gabetze Sistema edo SEPEC emergentzia-sistema gisa industria-prozesu jarraituak perturbazio elektriko motzek, gaintentsioek, tentsio-hutsaldiek eta sarearen elikatze-etenaldi laburrek eragindako tentsio elektrikoaren uhinaren alterazioen aurrean babesteko, funtzionamendu egokiari eragin diezaioketen igorpen edo perturbazio-arrazoien aurrean energia-horniduraren jarraitutasuna bermatuz.
Sistema hauek, EISak (online) ez bezala, stand-by moduan jarduten dira; hortaz, fidagarritasun eta bizi-itxaropen handiagoa dute, ustiatze eta mantentze-gastu txikiagoak dakartzate eta hasierako inbertsio txikiagoa ere behar dute.
Honelako proiektuak aztertu eta ezartzeak jarduera hauek burutzea dakar berekin:
- Hasieran datuak bildu eta elikatze-sarean jazotako gertakarien lehen azterketa, baita bezeroaren instalazioetan gertatutako arazoena ere.
- Bezeroaren egoeraren hasierako Diagnostikoa eta aldez aurreko txostena, hala badagokio, edo horniduraren kalitate-ikuskaritza.
- Emaitza-txostena, antzemandako perturbazio elektrikoen aurrean instalazioak inmunizatzeko soluzioak proposatuz eta aholkuak emanez.
- Hartu beharreko neurrien exekuzioa kontratatzea, giltza eskura.
- Lortutako emaitzen jarraipena eta monitorizazioa.
Gainera, Iberdrolaren abantaila eta bermeak dauzkazu:
- Zure neurrirako soluzioa eskaintzen dizugu: hasierako azterketa, aldez aurreko diagnostikoa eta emaitza-txostena (soluzioak, aholkuak eta soluzioaren azterketa ekonomikoa barne).
- Proposatutako hobekuntza-neurriak ezartzen lagunduko dizugu, hartu beharreko neurriak gauzatzeko ardura hartzen baitugu, geure bitartekoak edo homologatutako hirugarrenenak erabilita.
- Ordaintzeko erraztasunak 24 hilabetera arte.
Tentsio berrezargailu dinamikoa (DVR)
Prozesuak edo ekipoak tentsio-hutsaldi edo gaintentsioekiko sentikorrak direla antzematen den kasuetarako, eta inmunizatu beharreko perturbazioak mota horretakoak besterik ez direnean, DVR izeneko Tentsio Berrezargailu Dinamiko sistema erabili daiteke.
DVR sistemak energia malguko ekipo konpentsatzaile bat du oinarri, energia txertatuz edo xurgatuz sarrera-tentsio desbiderapenak zuzentzeko gai dena, irteera-tentsio oso egonkorra eskaintzeko, berehalako erantzunaz.
DVR sistemak sarearen kalitatea, bermatzen du, aipatu perturbazioetarako, industria-produkzio prozesuen eskakizunak errespetatuz.
Gainera, beste zenbait abantaila ditu, adibidez:
- %50era arteko sakonerako tentsio-hutsaldiak gabetzen ditu.
- Beharrezko inbertsioa ahal beste murrizten du.
- Ez du metagailu-bateriarik eskatzen, ezta bestelako energia-biltegiratze osagairik ere.
- Erpinen konpentsazioa.Tentsio-erori orekatu eta desorekatuen konpentsazioa.
- By-pass automatikoa.
- Efizientzia altua (tentsio baxurako: 97.5% eta tentsio ertainerako: 98.5%).
Eta hori guztia Iberdrolaren berme eta konfiantzarekin.