EKIPO ELEKTROGENOAK
Elektrizitate eskuragarritasun autonomoa,
sareko hornidurarik gabe
EZAGUTU EKIPO ELEKTROGENOEN ONURAK
Elektrizitate horniduraren faltak kalte ekonomiko edo pertsonal larriak eragin ditzake, hainbat jarduera eta zerbitzutarako. Gerta liteke, zenbaitetan eta denbora tarte jakin batez, banaketa sare elektrikoaren hornidurarik ez izatea. Esate baterako, aldizkako mantentze-lanetan, instalazioak aldatzean, banaketa elektriko sareetatik urrun diren horniduren kasuetan, lokalen noizbehinkako erabileretan edo baita aldi baterako ohikoa baino potentzia handiagoa behar denean.
Egoera horiek bereziki latzak dira jendeari irekitako lokaletan eta etengabe funtzionatu behar duten zerbitzuak dituzten enpresa eta instituzioetan, edo prozesu kritikoak dituztenetan. Egoera horietan hornidura elektrikoa eskura izatea bermatuko duten energia elektrikoa sortzeko sistema alternatiboak aurreikusi beharra dago, ekipo elektrogenoak adibidez.
Ekipo elektrogenoak erabilera-puntuan beharrezkoa den energia elektrikoa sortzen duten ekipo autonomoak dira.
Eurei esker hainbat onura goza daitezke:
- Beharrezkoa den energia elektrikoaren erabateko eskuragarritasuna, sare elektrikoarekiko askatasunez.
- Hornidura-eten luzerik ez, 20 segundu baino luzeagorik.
- Erabateko operatibotasuna eta jarraitua jardueran.
Hauek dira ekipo elektrogenoen ezaugarri nagusiak:
- Potentzia sorta zabala, 1 eta 1.000 kVA baino gehiago artean.
- Baldintzarik onenetan: ekipoak alokeran edo jabetzan.
- Emergentzietarako soluzioak, edo erabilera jarraitua banaketa-sareko puntu isolatuetan.
- Ingurumena errespetatzen duten ekipoak.
Bi talde-mota daude, sarera konektatu nahi den ala ez:
- Eskuzko abiaraztea duten ekipo isolatuak, enpresak ekipo horrek sortutako elektrizitatea eskura izan nahi duenerako.Sarera konektatutako ekipoak, abiarazte automatikoarekin gehienetan, elektrizitate-hornidura sarean akatsen bat antzematen denerako.