Argiztapen-sistemak optimizatuz energia-aurrezki garrantzitsua lortzen da

Energiaren aplikazio guztietan, argiztapenean barne, energia-aurrezkia bi faktore hauen araberakoa da: erabilitako teknologia eta erabilera-ohiturak.

Argiztapenaren kasuan, horren tamaina eta erabiltzaileen kopurua zenbat eta handiagoa izan, orduan eta zailagoa izango da eskuz energiaren aprobetxamendu egokia lortzea.

Kudeaketa integratuko sistemek hau ahalbidetzen dute:

  • Funtzionamendu-ordutegiak optimizatzea.
  • Argiztapen-maila une bakoitzean egiten ari den jarduerara egokitzea.
  • Instalazioaren ustiaketa eta mantenua hobetzea, une oro osagaien funtzionamendu-egoera hautematea ahalbidetzen baitu.
  • Instalazioen bizitza luzatzea.
  • Informazioa denbora errealean eskaintzea.

Kudeaketa-sistemak egokiak dira mota guztietako argiztapen-instalazioentzat. Kontuan hartu behar da argiak helburu funtzionala izateaz gain gure jarrera hobea izatea eta eroso sentitzea dakarrela, modu egokian erabiltzen bada. Horrela, establezimendu komertzialetan argi dinamikoak, tonalitatearen eta argiztapen-mailaren aldaketak dituenak, salmentak handitzen laguntzen du.

Argiteria publikoaren kasuan, argi-puntuak oso sakabanatuak daude eta horiek gainbegiratzea eta kontrolatzea oso neketsua da; horietan kudeaketa integratuko sistemek hau ahalbidetzen dute:

  • Zerbitzuaren kalitatea hobetzea.
  • Energia xahutzea saihestea, egunean zehar piztea eragotziz, eta argiztapen-maila pertsonen eta ibilgailuen mugimendura egokituz.
  • Zuzenketako mantentze-lanen kostuak murriztea, beharrezkoak ez diren joan-etorriak saihestuz.
  • Udaleko arduradunen eta argiteria publikoko instalazioak kudeatzen dituztenen arteko harremanak erraztea.

Iberdrolak bere bezeroei beren kasu zehatza aztertzeko eta soluzio egokiena proposatzeko aukera ematen die, izan argiteria publikorako, lokal komertzialen argiztapenerako edo eraikinen barnerako.

Kontratatu nahi duzu?