Iberdrolan, 29/2021 Errege Lege Dekretuaren eskakizunak betetzen laguntzen dizugu, bizitegitarako ez diren aparkalekuetan. Ezagutu hemen

Enpresetarako Smart Mobility

Ireki zure enpresa mugikortasun elektrikora

  • Aparkalekuak

    zure bezero eta langileentzats

  • Ibilgailu-flotak

    kargarik eraginkorrenekin

  • Birkarga publikoa

    ireki bidea bezero berriei

Zergatik da Smart Mobility nire enpresarentzako irtenbidea?

Kalkuluen arabera, 2025ean ibilgailuen erdia baino gehiago elektrikoak edo hibridoak izango dira. Ireki zure enpresa etorkizunera eta jasangarritasunera.

Guk denaz arduratzen gara

Smart Mobility Enpresak: Zure enpresaren beharretara ondoen egokitzen den irtenbide integrala, sektoreko konpainia lider baten babesa izateko lasaitasunarekin.

Aurreztu gure birkarga-planekin

  • Egin 100 km 0’50 €-ren truke Ibilgailu Elektrikoaren Planarekin (sustatutako orduetan kargatuz)

  • Lehentasunezko deskontuak eta birkarga-estazioak

  • Iberdrolaren Birkarga Publikoko Sare osoa zure enpresaren zerbitzura, zure beharretara egokitutako tarifa-planekin

  • Guztia zure eskura, Iberdrola Birkarga Publikoa APParekin

Zure negoziora egokitzen diren irtenbideak

Zuk daukazu kontrola.

Web Smart Mobility Empresak

kontrolatu dena klik batekin

  • Kontsultatu birkarga-historia (kontsumoa, iraupena, CO2 aurrezpena, etab.).

  • Ezagutu birkarga-puntuaren egoera denboran errealean.

  • Gorabeherarik izanez gero, jakinarazpen automatikoak jaso.

  • Birkargetara bezero eta langileen sarbidea kudeatu.

Birkarga Publikoko App-a

bezero eta langileentzat

  • Birkarga-puntuen egoera eta kokapena denbora errealean.

  • Baimendutako erabiltzaileen kontrola, % 100 pertsonalizagarria.

  • Ibilbide elektriko eraginkorrenaren planifikatzailea.

  • Jakinarazpen automatikoak, gorabeherarik izanez gero.


1
flecha-verde

Aholkularitza teknikoa

Mugikortasun elektrikoko gure adituak zure esanetara daude % 100eko konponbide pertsonalizatua lortzeko.

2
flecha-verde

Kontratazioa

Giltza eskura ematea: gurekin kontratatzen dugu eta izapide guztiak kudeatzeaz arduratzen gara.

3
flecha-verde

Instalazioa

Zure negoziorako instalazio ideala planifikatzeaz eta egiteaz arduratzen gara. 2 urteko bermea duten ekipoak.

4

Doako laguntza

Telefono bidezko laguntza 24/7.
Eta ustekabeko kosturik gabeko laguntza teknikoa Connect & Support zerbitzuari esker.

Solicita tu oferta personalizada

Solicita tu oferta personalizada

*Campos obligatorios

Ohiko galderak

29/2021 Errege Lege Dekretuak ezarritako eskakizunez gain (20 plaza baino gehiago dituzten bizitegi-erabilerarako ez diren aparkaleku guztietan birkarga-puntuak instalatzea eskatzen du), zerbitzu hori bezeroei eta enplegatuei eskaintzeak berekin dakar instalazioak mugikortasun-modu berri batera egokitzea, eta hori dagoeneko errealitate bat da.

29/2021 Errege Lege Dekretua indarrean jartzean, 2023ko urtarrilaren 1a baino lehen, 20 plaza baino gehiagoko aparkalekuak dituzten enpresa pribatuen edo administrazio publikoen aparkaleku guztiek birkarga-puntuen (BP) gutxieneko kopuru proportzionala eduki beharko dute, aparkaleku guztien kopuruarekiko:

Aparkaleku-plazen
kopurua
Enpresa
pribatuak
Administrazio
publikoa
21 - 500 1 BP / 40 plaza 1 BP / 20 plaza
500 - 1000 1 BP / 40 plaza 1 BP / 100 plaza
+ 1000 1 BP / 100 plaza 1 BP / 100 plaza

Iberdrola Smart Mobility Empresak hainbat irtenbide eskaintzen ditu ibilgailu elektrikoak eta hibrido ahokagarriak birkargatzeko beharrak estaltzeko. Ikusi bideoa

Ez, ez da elektrizitate-hornidurarako kontratu berririk behar, lehendik dagoen hornidurara konektatu ahal izango du.

Kontratatutako potentziaren, birkarga-puntuen tipologiaren eta kopuruaren araberakoa da, bai eta haietan kargak normalean zer ordutegitan egingo diren ere. Iberdrolan tarifen portfolio zabala daukagu, zure enpresaren beharretara egokitzeko, hornidura elektrikoaren kontratua optimizatuz.

Bai, gaur egun indarrean dago Estatuko MOVES III laguntza-plana, egindako inbertsioaren % 40tik % 80ra bitarteko laguntzak ematen dituena, eta autonomia-erkidegoek koordinatzen dutena, hurrengo 2024/12/31ra arte. Horrez gain, beste laguntza-programa batzuk ere egon daitezke, bai estatu mailan, bai autonomia-erkidegoen bidez.

Ibilgailu Elektrikoaren Planari hornitutako energia eta Iberdrolaren jabetzako Birkarga Publikoko Sareko birkarga-puntuei hornitzen zaiena % 100 iturri berriztagarrietatik baino ez dator, 2001/77/EE Europako Zuzentarauak ezartzen duenaren arabera, berotegi-efektuko gasak isurtzea saihesten baitute. Iturri % 100 berriztagarritzat jotzen dira energia eolikoa, eguzki-energia edo energia hidraulikoa. Joan-etorrietan isurpenak saihesteaz gain, kontsumitzen den energia sortzean ere saihestuko da.