CO2 ESKUBIDEEN SALEROSKETA
Klima aldaketaren aurkako protokoloa
Ezagutu zertan datzan CO2 isurpen eskubideen salerosketa
CO2 isurpen eskubideen Esleipen Plan Nazionalaren arabera, kontsumo intentsiboko jarduerak dituzten sektoreetako (zentral termiko, altzairutegi, zementu-lantegi, findegi, beira-lantegi, etab.) 1.100 enpresa espainiarrek (12.000 EBan) CO2 airera isurtzeko kupo merkaturagarriak jasotzen dituzte (Kyotoko Protokoloari jarraiki).
Gainera, Espainiako Jasangarritasunaren Behatokiak, aurreko Ingurumen Ministerioarekin batera, CO2 isurpenak murrizteko borondatezko Konpromiso Sistema bat abian jarri zuten. Helburua urteko milioi bat tona CO2ko murrizpena sustatzea da, sektore zehaztugabeetan (garraioa, etxebizitza, komertziala, instituzionala, hondakinak eta nekazaritza), enpresen eta sektore pribatuaren borondatezko ekintzen bitartez..
CO2 eskubideen salerosketa sistema enpresek klima aldaketaren aurkako Protokoloa bete zezaten sortu zen..
Urtea amaitutakoan arau honen eraginpeko enpresek esleitutako eskubideak gainditu egiten badituzte, falta zaizkienak erosi eta sobera dituztenak saltzeko modua dute, balio Burtsaren antzeko merkatu batean.
Iberdrolak bezeroei CO2 isurpen-eskubideak (EUA) saldu edota erosteko aukear ematen die, EUAen salneurri unitarioa, bere kopurua eta ordainketa-baldintzak jasotzen duten banakako kontratuen bitartez
Bezeroak tramitazio eta gestio guztia ahaztu dezake, Iberdrolak hartzen baitu lan hori.