Gas-instalazioa
Gas-instalazioekin lotutako informazio guztia aurkituko duzu hemen, enpresan sor dakizkizukeen zalantza guztiak argitu ditzazun.
Zein da kontagailuaren eginkizuna?
Kontsumitutako gasa kontatzea. Kontagailuaren jabea bezeroa nahiz banatzailea izan daitezke. Zurea bigarren kasua baldin bada, alokairua ordaindu beharko duzu urtero, Ministerio- Agindu batek ezartzen duen prezioaren arabera.
Enpresa banatzailearen ardura da kontagailuaren irakurketa egitea eta kontsumitutakoaren berri Iberdrolari ematea fakturatu dezan.
Zer jakin behar duzu galdarei buruz?
Gas-galdara batek gasa erabiltzen du erregai gisa. Zure instalazioaren arabera, zorukoak nahiz hormakoak izan daitezke. Lehenek bero-potentzia handiagoa izan ohi dute eta bigarrenak, aldiz, ohikoagoak dira eta sukaldean edo bainugelan jarri ohi dira. Gas-galdarak bi modutan erabil daitezke: sinplean (berokuntzarako soilik) edo mistoan (berokuntzarako eta etxeko ur beroa izateko).
Funtzionamenduaren, errendimenduaren eta kontsumoaren arabera ere sailka daitezke galdara motak:
Galdara estandarrak: ohiko funtzionamendua dutenak. Errendimendu apalagoa dute ura berotzeko energia gehiago kontsumitu behar baitute.
Kondentsazio-galdarak: errendimendu altukoak. Errekuntza-gasek sortzen duten lurruna aprobetxatzen dute. Ohiko galdaren aldean, kondentsazio-galdarek energia kontsumoan aurreztea lortzen dute eta CO2 nahiz nitrogeno oxido isuriak murrizten dira.
Tenperatura baxuko galdarak: Etengabe funtziona dezakete 40ºC-tik beherako itzulerako ur-tenperaturarekin (ez da galdarako tenperatura). Kondentsaio-galdarek baino errendimendu baxuagoa dute, baina ohiko galdarek baino handiagoa.
Errekuntzarako airea nondik datorren arabera bi gas-galdara mota bereizten dira: atmosferikoak (galdara dagoen gela beretik dator) edo estankoak (kanpoko airea hartzen dute). Seguruenak galdara estankoak dira.
Zer jakin behar duzu berogailuei buruz?
Berogailuak ur beroa sortzeko zentral gisa jarduten du eta ur bero hori iturgintza-instalazioaren bidez eramaten da instalazioan aurreikusitako edozein hornidura-puntutara, dela txorrotetara, dela etxeko tresnetara.
Oinarrizko berogailu motak bi dira:
Zirkuitu irekikoak: Errekuntzarako behar duten airea berogailua dagoen gelatik bertatik hartzen dute eta gasak kanporatze-hoditik ateratzen dituzte.
Zirkuitu estankodunak: Airea hartzeak eta errekuntza-produktuak kanporatzeak ez du inolako kontakturik berogailua dagoen gelarekin berarekin.
Zer jakin behar duzu aireztatze-zirrikituari buruz?
Galdera/berogailua dagoen lekuko aireztatze-zirrikitua ezin da estali edo oztopatu.
Egoera ezin hobean egon behar du: oso garrantzitsua da momentu batean ere ez egotea buxatuta.
Terraza ixten baduzu, ez ahaztu aireztatze-zirrikituak irekitzea.
Gogoan izan gasen irteera-hodia funtsezkoa dela gailuek ondo funtziona dezaten. Espezialista batek jar diezazula, indarrean dagoen araudiaren arabera.
Honako hauek ere zure interesekoak izan daitezke...
Bizimodua errazten dizuten beste zerbitzu batzuk
Instalazio elektrikoa
Ezagutu argi-instalazioei buruz jakin behar duzun guztia.
Kondentsadore Bateriak
Aurreztu zure elektrizitate-fakturetan energia erreaktiboagatiko zigorra kenduz.
Energia-ikuskaritza
Zure enpresaren beharrei egokitutako aurrezki eta eraginkortasun neurriak.