INGURUMEN-IKUSKAPENA
Zure enpresaren ingurumen kudeaketa hobetzen laguntzen dizugu
EZAGUTU NOLA HOBETU ZURE ENPRESAREN INGURUMEN-INPAKTUA
Ingurumen-ikuskapenak egitea eskaintzen dizugu, esparru horretan indarrean dagoen araudiaren ondorioak eta beharrezkoak izan daitezkeen neurri zuzentzaileak ezagutzeko.
Ikuskatzeak gai honetan espezializatutako aholkulariek egiten dituzte, eta ingurumen-inpaktuaren mota guztietako analisiak hartzen dituzte barnean:
- Jarduera eta prozesu desberdinetan sortutako hondakinak (gasak, efluente likidoak, hondakin solidoak, etab.).
- Erabilitako materialak (eraikuntzakoak, makineria, etab.).
- Hargailu elektriko batzuen funtzionamenduaren ondorioz sortutako kutsadura erradioaktibo posiblea; esate baterako, elektromedikuntzako ekipamenduak, prozesu industrialetako doitasun-detektagailuak, eta abar erabiltzearen ondorioz sortutakoa.
Ingurumen-ikuskapenaren ondoren txosten egiaztatzaile bat egingo da, eta horrek:
- Aztertutako prozesuaren ingurumen-kalitatean eragina duten arau guztiak bilduko ditu.
- Hutsuneak zuzentzea ahalbidetzen du.
- Airearen kalitatearekin eta atmosfera eta ura babestearekin erlazionatutako alderdi guztiak identifikatzen ditu.
- Hondakin guztiak identifikatzen eta katalogatzen ditu (Europako Hondakinen Katalogoa, "EHK").
- Kutsaduraren Prebentzio eta Kontrol Integratua (IPPC) kontsideratzen du.
- Kalitate-zigiluak (ISO14000, EMAS, EKOSCAN) lortzea errazten du.