Eguzki Estaldura
Prezio bakarra eta mantentze integrala
Maiz egiten diren galderak
Inbertsoriogileek izan ditzaketen arriskuak, kasu honetan, ekoiztutako energia saltzeagatik merkatuan lor dezaketen prezioa, bereizita kudeatzen uzten duen finantza-produktua da.
Sortutako energia merkatuan saltzeko prezioa bermatzen du urtebetean. Hitzartutako prezioa 50 € bada, egoera hauek sor daitezke:
- Merkatuko prezioa 40 € bada, Prezio finkoaren ordaintzaileak (Iberdrola Clientes) konpromisoa hartzen du hitzartutako preziora iristeko falta diren 10 €-ak ordaintzeko.
- Merkatuko prezioa 55 €-ra iristen bada, Prezio aldakorraren ordaintzaileak (Bezeroa) merkatuan ordaindutako 5 € estrak ordaindu beharko ditu..
- Merkatuko prezioa 50 €-koa bada, ez legoke konpentsatzeko ordainketarik.
Hilabetean behin edo bi hilabetez behin (zure ordezkarien fakturen arabera). FV ordezkariek merkatuan lortutako energia-prezioaren arabera, zordundu edo ordaindu egingo dizute.
Instalazioak zatitzeko orduan zera hartzen da kontuan: instalatutako potentzia, teknologia, instalazio-urtea, klima-eremua eta datorren RDa. Batez ere ekoizle txikiei zuzendutako produktua da. Instalatutako potentzia < 100 kW izango da.
Bat ere ez.
- Eguzki-panelak: moduluen ainguraketak eta lokailu mekanikoak egiaztatzea, ikusizko azterketak, egon litezkeen kalteak detektatzeko, lur-hartunerako konexioak egiaztatzea. Finkatze-egituraren egoeraren ikusizko azterketa kalte-, arrakala- edo material-erorketa seinalerik ez dagoela, deformaziorik ez dagoela, herdoiltze-punturik ez dagoela, oxidazio-hastapenik ez dagoela edo galbanizaziorik ez dela falta, torlojuen egoera ziurtatzeko.
- Koadroak, taldekatze-kaxak eta armairu elektronikoak: Inguratzailearen eta harekin lotutako elementuen egoeraren eta finkatze-mailaren ikusizko azterketa. Berriro estutu behar diren konexio elektroniko guztiak berriro estutzea. Berotzeak, estankotasuna, hezetasunak, kondentsazioa, zikinkeria eta kontserbazio-egoera egiaztatzea, behar diren berlotzeak eta garbiketak eginez. Sarrerako eta irteerako korrontea eta tentsioa neurtzea, korronte jarraituko koadroen seriean. Elektrizitate-kanalizazioen egoeraren ikusizko azterketa, behar direnak zigilatuz. Babesen eta maniobra-elementuen azterketa. Lur-konexioa egiaztatzea.
- Inbertsoreak: zera egiaztatzea: kontrol-pantailetan alarmarik ez egotea eta pantailan adierazitako balioen egokitasuna, ahots arrarorik eta gehiegizko berokuntzarik ez izatea inbertsorean, tentsioetan edo intentsitateetan (CC eta CA), babesen eta haizagailuen funtzionamendu eraginkorra, sareten, aireztapen-kanalen eta etxolaren (halakorik balego) garbiketa, iragazkiak ordeztuz ordeztu behar direnean.
- Beste batzuk: lur-konexioaren neurketa, kutxatilen egoeraren ikusizko azterketa behar diren elementuak zigilatuz, neurketa-ekipoen ikusizko azterketa, meteorologia-estazioko sentsore-elementuen (halakorik balego) ikusizko azterketa eta garbiketa eta zoruaren eta itxituraren ikusizko azterketa (zoruaren gaineko instalazioetan).
Mantentze-zerbitzu bat kontratatzeak dituen bistako abantailez gain, instalazio mota hauetan are abantaila gehiago ditu; izan ere, instalazioaren funtzionamendua hobetzen laguntzen baitu eta energia-produkzioaren maila egokia eta etengabea izatea denboran zehar. Horrelako instalazioek eguraldi txarrak jasan behar izaten dituzte eta komeni da mantentze-lanak egitea, gutxienez urtean behin, instalazioaren bizitza ziurtatzeko.
Gainera, 413/2014 EDri (RO eta Rinv) heldutako instalazioetan, are abantaila gehiago ditu, izan ere egindako lanen eta inbertsioaren ordainsarien bidezko diru-sarrera jakin batzuk ziurtatzeko modua baita. Dekretu horren arabera, instalazio bakoitzari bi balio esleitzen zaizkio:
- Gutxieneko ordu kopurua
- Atalasearen ordu kopurua (gutxieneko ordu kopurua baino txikiagoa)
Instalazioak ez badu atalasearen ordu kopurua betetzen ez du inolako ordainsaririk jasoko (Operazioaren ordainsaria edo Inbertsioaren ordainsaria), eta atalasearen eta gutxienekoaren artean geratzen bada, ordainsaria, erregistratutako ordu kopurura modu proportzionalean murriztuko da.
Prezioak:
- 5 kW arteko instalazioak: 177,60 €/urtea. 14,80 €/hilabetea
- 5 kW eta 20 kW arteko instalazioak: 226,20 €/urtea. 18,85 €/hilabetea
- 20 kW eta 40 kW arteko instalazioak: 297,00 €/urtea. 24,75 €/hilabetea
- 40 kW eta 60 kW arteko instalazioak: 382,20 €/urtea. 31,85 €/hilabetea
- 60 kW eta 80 kW arteko instalazioak: 466,80 €/urtea. 38,90 €/hilabetea
- 80 kW eta 100 kW arteko instalazioak: 550,20 €/urtea. 45,85 €/hilabetea