Autonomoentzako Ordainketen Babesa
Autonomoa bazara, lagundu egin nahi dizugu. Aseguru honi esker, ez duzulako arduratu behar izango zure elektrizitate- edo gas- fakturengatik zailtasun-uneetan. Hilean 3,95 €-ren truke soilik (zergak barne).
Zergatik da niretzat?
Zure ordainketak babestuta egongo direlako momentu gogorretan, zu eta zure inguruak lasai egon zaitezten.
Estaldura
Aldi baterako ezintasuna, ezintasun absolutu iraunkorra eta heriotza
Segurtasuna
4000 eurorainoko estaldura izango duzu argiaren eta gasaren fakturengatik.
Lasaitasuna
Lasai egon. Elektrizitate- eta gas-fakturak aseguratuta egongo dira.
Zer estaltzen du?
Hilean 3,95 €-ren truke (zergak barne) estaliko dugu...
KALTE-ORDAINA | INFORMAZIOA | |
---|---|---|
Aldi baterako ezintasuna | 1000€ x 2 | 1000€, aldi baterako ezintasuneko 30 egun jarraitu igaro ondoren, eta 1000€ gehiago, egoera horretan 210 egun jarraitu izatera iristen bada. |
Ezintasun absolutua eta iraunkorra | 2000€ | |
Gaixotasunak eragindako heriotza | 2000€ | |
Istripuak eragindako heriotza | 4000€ |
1000€ x 2
1000€, aldi baterako ezintasuneko 30 egun jarraitu igaro ondoren, eta 1000€ gehiago, egoera horretan 210 egun jarraitu izatera iristen bada.
2000€
2000€
4000€
*Iberdrolak kalte-ordainaren zenbatekoa erabiliko du aseguruaren hornidura elektrikoaren eta/edo gas naturalaren kontratuan kreditu bat sortzeko, eta, beraz, ez duzu ezer ordainduko aseguratutako kontratuaren fakturengatik kalte-ordainaren saldoa agortu arte.
Eta interesatzen bazaizu, etxeko Ordainketen Babeserako asegurua ere badugu:
Galderaren bat al duzu?
Hemen aurkituko dituzu zalantza ohikoenetako batzuk, baita lagungarri izan daitezkeen dagozkien erantzunak ere.
Hilean 3,95€ bakarrik ordainduta (zergak barne), elektrizitate- edo gas-kontratuaren fakturak aseguratuta egongo dira aldi baterako ezintasuna, ezintasun absolutua eta iraunkorra edo heriotza gertatuz gero, gehienez ere 4000 €-raino.
Ezbeharragatiko kalte-ordaina kobratu ondoren, ez duzu ezer ordaindu beharko aseguratutako elektrizitate- edo gas-kontratuaren fakturengatik, kalte-ordainaren zenbatekoa agortu arte.
Autonomo gisa aktiboki lan egiten ari den eta Iberdrola Clientes-ekin kontratu energetikoa (elektrizitatea eta/edo gasa) duen 67 urtetik beherako edozein pertsona.
Kontrata dezakezu 91 198 54 23 telefonora deituz edo, nahiago baduzu, hurbilen duzun arreta-puntura joanez.
Ezbeharren bat gertatuz gero, MetLife aseguratzailearekin harremanetan jarri beharko duzu posta elektronikoz (siniestros-sp@metlife.es), 91 725 00 77 telefonoan 09:00etatik 19:00etara, edo fax bidez (+34 91 725 32 93).
Metlife-k ezbeharra bideratuko du eta, hala badagokio, indemnizazioaren berri emango dio Iberdrolari, aseguratutako elektrizitate- edo gas-kontratura helaraz dezan.
Edozein unetan eman dezakezu baja, inolako zigorrik gabe.
Deitu iezadazue
Zure eskaera jaso dugu eta berehala deituko dizugu. Eskerrik asko
Galdera gehiago dituzu?
Gure edozein kanaletan argituko dizkizugu.
Deitu 900 110 011 telefonora
Honako hauek ere zure interesekoak izan daitezke...
Kuota Finkoa
Zuri egokitutako kuota, hilero kantitate bera ordaintzeko lasaitasuna izan dezazun.
Faktura elektronikoa
Kontsultatu eta jaitsi zure fakturak erraz, azkar eta modu ekologikoan.
Fakturazioaren kudeaketa
Kudeatu elektrizitate-faktura guztiak batera, denbora eta dirua aurrezteko.