Nola ordaindu nire fakturak?
Orain, zure fakturak ordaintzea askoz errazagoa da
Aukeratu zuretzako errazena eta erosoena den modua eta ahaztu beste guztia
Helbideratzea
HELBIDERATU ZURE FAKTURAK ETA APUNTA ZAITEZ EROSOTASUNERA
Iberdrolako zure fakturen ordainketa helbideratzeko honako datu hauek behar ditugu:
-
IFZ/IFK
Fakturak helbideratuko diren banku-kontuaren titularra
-
Datu pertsonalak
Ordainketaren Titularraren datu-pertsonalak (izen-abizenak eta helbidea)
-
IBAN
Banku-kontuetarako nazioarteko identifikazio-zenbakia
Online ordainketak
TXARTEL BIDEZ LINEAN ORDAINTZEKO ZERBITZU BERRIA. EROSOA, SEGURUA ETA DOAKOA!
Online Ordaintzeko gure doako zerbitzuarekin, modu erosoan ordain ditzakezu zure fakturak, egunean 24 orduz eta urteko 365 egunetan. Honako hauek beharko dituzu:
-
Interneterako konexioa duen ordenagailu, tableta edo mugikor bat
Interneterako konexioa duen ordenagailu, tableta edo mugikor bat
-
Banku-txartel aktibo bat
Banku-txartel aktibo bat. Zordunketa- eta kreditu-txartelak onartzen ditugu, Visa eta Mastercard
-
Ordaindu nahi duzun faktura edo errekerimendu-gutuna
Ordaindu nahi duzun faktura edo errekerimendu-gutuna
Ba al dakizu zer den Bizum?
Zure mugikorretik berehala, erraz eta segurtasun osoz ordaintzeko era da Bizum. Ordaintzeko sistema hau Espainiako banketxe gehienek babesten dute eta "guztiontzat" eratuta dago.
Zure "ClaveBizum", baino ez duzu beharko, gako bakarra zure erosketa guztientzat, zuk bakarrik ezagutuko duzuna eta nahi duzunean aldatu ahal izango duzuna.
Begiratu "hemen" zure banketxeak dagoeneko Bizum ordaintzeko zerbitzua eskaintzen duen eta jakin nola lor dezakezun kodea.
-
Berehalako transferentzia
Ordainketak era errazagoan eta erosoagoan egin ahalko dituzu.
-
Txartelik gabe
Soilik zure mugikorraz baliatuta, dirua zure kontutik Iberdrolara transferituko da.
-
Eragiketa segurua
Bizum eragiketak faktore bikoitzaz autentifikatzen dira, eta erabat seguruak dira.
Eta zuk, zer lortuko duzu?
Gainera oso erraza da
Bete formularioa zure datuekin
Sartu zure mugikorraren zenbakia
Sartu zure banketxeak emandako Gakoa
Sartu zure mugikorrera bidalitako SMSan dagoen kodea
Ordaintzeko beste era batzuk
Iberdrolan zure fakturak ordaintzeko hainbat aukera ematen dizkizugu
-
Eskudirutan edo kutxazainean
Ordaindu zuzenean kutxazain automatikoetan eta finantza-erakunde laguntzaileetan, ez ordaintzearen abisu-gutuna edo faktura aurkeztuta
-
Txartela
Ordaindu zure banku-txartelaren bidez, 900 225 235 telefono-zenbakira deituta
-
Banku-transferentzia
Transferentzia bat egin; kontzeptuan fakturaren kontratuaren zenbakia adierazi beharko duzu