DETEKZIORAKO ETA ERREGULAZIORAKO SISTEMAK
Doitu automatikoki argiztapen-sistemen funtzionamendua zure beharrizanetara
Lortu energia-aurrezki garrantzitsuak argiztapenean
Gaur egun posible da presentzia-detektagailuak eta argi naturalaren araberako erregulazio-sistemak bezalako soluzio teknikoak aplikatzea, argiztapen-sistemaren funtzionamendua zure beharrizanetara automatikoki doitzen dutenak.
Presentzia-detektagailuek lanparak pertsonen presentzia hautematen denean soilik piztuta mantentzea ahalbidetzen dute; inoren presentzia hautematen ez bada, aurrez definitutako denbora igaro ondoren (orokorrean bi segundo) lanparak itzali egiten dira.
Dagoen argiztapen-sisteman sartzeko aurrez egiaztatu behar da lanparek maiz piztea eta itzaltzea onartzen dutela horien bizitza laburtu gabe.
Bulegoen, jendea gutxitan ibiltzen den pasaguneen, industrien, kirol-esparruen eta abarren kasuetan, % 50era arteko aurrezkia lor daiteke soluzio hori ez duten instalazioekin alderatuta.
Argi naturalaren araberako erregulazio-sistemak barneko eta kanpoko argiztapen-mailen detektagailuek osatzen dituzte, baita lanparen fluxua eskatutako argiztapen-mailara egokitzen duen gailu batek ere.
Argi naturala duten espazioetan lanparek igorritako argi guztia edo zati bat ken daiteke beharrezkoa den argiztapen-maila murriztu gabe. Fatxada beiraztatuak horren adibide argia dira, bertan argi naturalaren eragina nabarmena baita 3 metro inguruko sakonerara arte, eta eragin hori ia 5 metrora arteko sakonerara arte nabari baita.
Kasu horietan erabilitako lanparek doitzeko aukera ematen badute (adibidez balasto elektronikodun fluoreszenteak, LEDak edo halogenoak badira), argi naturala baliatzen duten sistemak erabiltzea komeni da.
Sistema hori presentzia detektatzen duen sistema batekin konbinatzen badugu, argiztapenagatiko energia-aurrezkia % 80koa izatera irits daiteke ohiko soluzioekin alderatuta.
Iberdrolan zure kasua aztertzen dugu eta soluzio egokiena proposatzen dizugu, zure jarduera, gelen ezaugarriak eta dagoen argiztapen-sistema kontuan hartuta.